Arrisku eta tentsio handiko zortzigarren entzierroko protagonista izan dira Jandilla ganadutegiko sei zezenak. Bi minutu eta 25 segundu baino ez dituzte behar izan ibilbidea osatzeko eta bide horretan hiru adarkatu utzi dituzte: horietako batek zauria bularraldean du, larri eraman dute erietxera, baina egonkortzea lortu dute. Beste bi zauritu ere izan dira kolpeak jaso ondoren.
Ezker eskuin korrikalariak begisbistan egin dute bidea zezenek, kolore gorrixka zuen zezena Mercaderesen lasterkari batekin topo eginda lurrera erori da eta zenbait gizon harrapatu ditu azpian. Hortik aurrera ilaran egin dute entzierroaren bidea. Zortzigarrenaren analisia egin du Euskalerria Irratian Haritz Pascualek. Argazkian klik eginda entzun daiteke.