Iruñerriko euskaldunon agerkaria

Hatortxurockeko kartela, osatuta

Euskalerria Irratia 2018-10-15 13:03   Gizartea  Nafarroa

Hatortxurockeko kartela, osatuta

Hatortxu Rockek 22. edizioa antolatuko du abenduaren 29an, Atarrabian. Non Servium, The Baboon Show, Auxili, McOnak eta Iruñerria Jamaica Clash gehitu egin zaizkie Talco, Des-Kontrol, Kaleko Urdangak, Zartako-K, Belako eta Mafaldari aurtengo kartela osatzeko.

'Baloreak', giza balioei helduko dien proiektu berria

Euskalerria Irratia 2018-10-15 08:30   Gizartea  Nafarroa

Sentitzeko, ikasteko eta ongi pasatzeko egitasmoa sortu du Pello Reparaz musikariak. Euskal Herriko txoko desberdinetako bost gaztek hartzen dute parte musikari lanetan eta bereziki baloreak trasmititzeko lanean. 

Gripearen kontrako txerto kanpaina gaurtik aurrera, martxan

Euskalerria Irratia 2018-10-15 08:16   Gizartea  Nafarroa

Gripearen kontrako txerto kanpaina gaurtik aurrera, martxan

Osasun Departamentuak txerto tribalentearen 123.000 dosi erosi ditu urtaroko gripearen aurkako hurrengo kanpainarako, 332.592 euroko kostuarekin. Txertoa doan banatuko da gaixotasun honekiko arriskurik handiena duten kolektiboen artean: 60 urtetik gorakoak, gaixo kronikoak, haurdun dauden emakumeak eta osasun arloko langileak.

Kamioilari bat hil da Murchanten

Euskalerria Irratia 2018-10-11 19:03   Gizartea  Nafarroa

Kamioilari bat hil da Murchanten

Ondoezik sentitu ondoren, AP-68 autobidean gelditu du kamioia. 

Clemente Bernard: "Mola eta Sanjurjoren aurrean otoitz egiten dutenak dira gure kontra jo dutenak"

Erabiltzailearen aurpegia Argia 2018-10-11 17:51   Gizartea

Clemente Bernard: "Mola eta Sanjurjoren aurrean otoitz egiten dutenak dira gure kontra jo dutenak"

Iruñeko Erorien Monumentuak eta haren kriptan jeneral frankistei eskainitako hileroko mezek eztabaida sortzen jarraitzen dute. Oraingoan, gaiari buruz 2017an “A sus muertos” dokumentalaren egileak, Clemente Bernard eta Carolina Martinez, espetxera sartu nahi dituzte ikus-entzunezkoan erabilitako irudi batzuen harira. Azaroaren 14an hasiko da epaiketa Nafarroako 3. zigor-epaitegian. Bernardekin hitz egin dugu kasuaz.

Nafarroako Liburutegiak emakume erreboltari eta urratzaileak omenduko ditu Emakume Idazleen Egunean

Euskalerria Irratia 2018-10-11 17:08   kultura  Nafarroa

Nafarroako Liburutegiak emakume erreboltari eta urratzaileak omenduko ditu Emakume Idazleen Egunean

Astelehenean ospatuko dute; ekitaldiak 18:30ean hasiko dira María del Villar Berruezo poeta eta dantzariaren omenezko erakusketa baten inaugurazioarekin.

Iruñeko Udalak eta Osasunak lankidetza hitzarmen bat sinatu dute jasangarritasuna eta hiritarrekiko harremana sustatzeko

Euskalerria Irratia 2018-10-11 16:34   Gizartea  Iruñea

Iruñeko Udalak eta Osasunak lankidetza hitzarmen bat sinatu dute jasangarritasuna eta hiritarrekiko harremana sustatzeko

Mugikortasun jasangarria, hondakinen kudeaketaren proiektuak, edalontzi berrerabilgarrien erabilera, Sadarren inguruneko garbiketa, hirian zailtasun ekonomikoak dituztenekiko bazkideen elkartasuna eta adin guztietan sentimendu gorritxoa bultzatzea dira hitzarmenaren atal nagusiak.

Esako urtegiko lanak geldi ditzatela eskatuko dute

Euskalerria Irratia 2018-10-11 14:05   Gizartea  Nafarroa

Esako urtegiko lanak geldi ditzatela eskatuko dute

Esa urtegira bigarren ibilaldia antolatu dute urriaren 28rako. Ohartarazi dute arriskuak segitzen duela eskuin hegalak mugitzen segitzen duelako. 

Villavesak tranbia bilakatuta

Euskalerria Irratia 2018-10-11 13:32   Gizartea  Iruñerria

Villavesak tranbia bilakatuta

Iruñerriko garraiorako aldaketa handia eraginen lukeen proposamena jarri du mahai gainean Iruñerriko Mankomunitateak: Villavesak autobus izatetik tranbia itxura hartzera pasako lirateke eta lau sare nagusi izanen lituzke. 

Herritarrek politika publikoetan parte hartzeko tresna berriak izanen dituzte

Euskalerria Irratia 2018-10-11 07:58   Gizartea  Nafarroa

Herritarrek politika publikoetan parte hartzeko tresna berriak izanen dituzte

Foru Exekutiboak Parte-hartze Demokratikoaren Foru Lege Proiektua onartu du. Arau berriaren helburua, herritarrek interes publikoko erabaki-hartzeetan parte hartzeko duten eskubidean sakontzea da, eta horretarako, politika publikoen diseinuan, inplementazioan eta ebaluazioan parte-hartze egiazkoa eta eraginkorra izatea bermatuko duten bideak sustatuko ditu.

Imarkoainen hondakinak tratatzeko planta handia eraiki nahi dute "modu ilun batez"

Erabiltzailearen aurpegia Argia 2018-10-10 16:00   Gizartea

Imarkoainen hondakinak tratatzeko planta handia eraiki nahi dute "modu ilun batez"

Iruñerriko Mankomunitateak Elortzibarreko kontzeju horretan hondakinak tratatzeko planta eraikitzeko akordioa ez duela behar bezala iragarri dio Sustrai Erakuntzak, “ez delako inongo agiri publikotan agertzen”, eta herritarrek erabakiak hartzeko gaitasuna trabatu egin dela salatu du.

Tiroketa batek bi hildako utzi ditu Orkoienen

Euskalerria Irratia 2018-10-10 14:07   Gizartea  Barañain-Oltza Zendea  Orkoien

Tiroketa batek bi hildako utzi ditu Orkoienen

SOS Nafarroak 11:36ean jaso du deia ohartarazpena eginen. Berehala mugiarazi ditu foruzainak eta mediku taldea. Nafarroako Gobernuak baieztatu du bi direla tiroz hildakoak eta ikerketa abian dela gertatutakoa zer den argitzeko. 

Egoki 2, aldaketa klimatikoaz ohartarazteko

Euskalerria Irratia 2018-10-10 13:31   Gizartea  Nafarroa

Egoki 2, aldaketa klimatikoaz ohartarazteko

Aldaketa klimatikoaren aurrean zenbaterainoko zaurgarritasuna duten herriek aztertzea izanen da Egoki 2 ekimenaren xedeetako bat. Eta ekimen horrekin bat egin dute lau herri nafarrek: Tafallak, Argedasek, Azkoienek eta Atarrabiak eta beste bi herri arabarrek: Asparrenak eta Burleguk.

Volkswagenek bost egun gehiagotan itxiko du Landabengo lantokia

Volkswagenek bost egun gehiagotan itxiko du Landabengo lantokia

Euskalerria Irratia 2018-10-10 13:20   Ekonomia  Nafarroa

Urriaren 26an, azaroaren 2an, 9an eta 16an eta abenduaren 7an lanik ez da egonen Landabengo Volkswagenen. Motor nahikorik ez da berriz ere autoak egin ahal izateko eta zuzendaritzak horixe jarri die mahai gainean langileen ordezkariei.