"Bortxaketa izan zen eta ez sexu abusua"
2018-04-26 14:32 Gizartea NafarroaAmorrua. Ezin sinetsia. Lunes Lilas, Andrea eta Betaurreko Moreak plataformetako kideek "onartezina" den kondena izan dela diote.
Bederatzi urteko zigorra ezarri diete sexu erasoaren egileei
2018-04-26 14:20 Gizartea NafarroaSexu abusu delituagatik zigortu ditu auzitegiak, eta ez sexu erasoagatik. Urruntze agindua ere ezarri diete, eta 50.000 euroko kalte-ordain bana ordaindu beharko diote biktimari. Akusazioek 22 urtetik gorako zigorrak eskatuak zituzten, eta defentsak, absoluzioa. Istiluak piztu dira auzitegiaren kanpoaldean.
Ikur frankistak kentzen ez dituztenei isunak jartzen ahalko zaizkie
2018-04-26 10:41 Gizartea NafarroaParlamentuak aintzat hartu du lege proposamen bat ikur frankistak kale eta espazio publikoetik erretiratzen ez dituztenei isunak jarri ahal izateko.
Langabezian 2.700 herritar gehiago daude Populazio Aktiboaren Inkestaren arabera
2018-04-26 09:42 Ekonomia Nafarroa32.500 herritar leudeke inkesta horren arabera langabezian. Joan den urteko lehen hiruhilekoko datuekin alderatuta 100 herritar gehiagok du lanpostua orain.
Memoria historikoan ematen ari diren pausoak azaltzen ari da Gobernua
2018-04-26 09:09 Gizartea NafarroaErriberrin izan zen atzo Ana Ollo Herritarrekiko eta Erakundeekiko kontseilaria eta datozen egunetan Tuteran, Lodosan, Azagran eta Lizarran izanen da.
Etxebizitza publiko eta sozialen eskaintza "ez da nahikoa" Hipotekek Kaltetutakoen Plataformarentzat
2018-04-26 08:15 Gizartea NafarroaNasuvinsa sozietate publikoan egun 6.679 etxebizitza sozialen eskaera daude eta hortaz Gobernuak egiten duen eskaintzarekin ez da beharra aseko Hipotekek Kalteturikoen Plataformako kideen ustez.
Fermin Balentziak Vianako Printzea saria jasotzeko, 200 atxikimendutik gora
2018-04-26 08:11 Gizartea Nafarroa"Nafarroari, nafarrei eta memoria historikoari abesten eta konposatzen egindako ekarpenarengatik", 2018ko saria merezi duela deritzote memoriaren aldeko hainbat elkartek eta norbanakok.
Altsasuko liskarra gertatu zeneko bideoak erakusten du sarjentuak ez zuela alkandora odoleztatua
2018-04-26 07:42 Politika Nafarroa>Iñaki Abaden bideoak erakusten du istiluen ondoren sarjentuak ez zuela alkondara puskatuta edo odolez zikinduta.
>Bideoan Abad bera, Ainara Urkijo eta Jon Ander Cob ikus daitezke. Guardia Zibilaren sarjentua euren ondotik pasatzen da eta ez ditu ezagutzen, ez ditu identifikatzen foruzainen aurrean. Ikusten da, ordea, Abadek deklaratu zuen bezala, sarjentuak eskuarekin jo zuela eta sakelako telefonoa lurrera bota ziola.
Solana: “Datorren ikasturtean, irakasleen eskola-orduak murriztuko ditugu HHn eta LHn”
2018-04-24 14:26 Gizartea NafarroaSindikatuekin akordioa lortuta zein lortu gabe, UPNren murrizketak leheneratzen segituko duela dio Hezkuntza Kontseilariak
Nafar Lansareak bioeraikuntza ikastaro bat eginen du Zubirin
2018-04-25 21:49 Gizartea NafarroaEsteribarko bi gazte ekintzailek abiarazi nahi duten hezkuntza eta turismo aktiborako zentro baten eraikin nagusia eraikiko da ikastaldi honetan.
Gongorara tratatu gabeko zaborra botatzeagatik espedientea zabaldu diote Mankomunitateari
2018-04-25 12:49 Gizartea NafarroaNafarroako Gobernuak zabaldutako bigarren espedientea da, aurrekoa 30.000 euroko isun batekin itxi zuten.
Torturaren inguruko hitzaldia emanen du Paco Etxeberria forentseak
2018-04-25 09:51 Politika Nafarroa>Tortura Euskal Herrian izeneko hitzaldia emanen du larunbatean Lesakan, 19:00etan.
>Igor Portu eta Mattin Sarasola lesakarrak duela hamar urte torturatu zituztela gogoratuko dute.
>Paco Etxeberria mediku forentsearekin batera izanen da Zaine Rekondo ere, torturen biktima bat.
Gazte sormena sustatzeko berrikuntzak: arte egoitzak eta argazkilatza, grafiti eta kontakizun laburren lehiaketa
2018-04-25 09:24 Gizartea NafarroaNafarroan bizi diren 14 eta 30 urte arteko gazteei zuzenduriko zazpi proiektu aurkeztu ditu Nafarroako Kirol eta Gazteriaren Institutuak: tartean, ohikoak diren Arte Gaztearen topaketak.
Colina, Untxalo, Gaztelumendi eta Alkaiza, Alternatiben Herriaren bertso saioan
2018-04-25 08:36 kultura NafarroaKatakraren izanen da saioa, ostiralean, 19:00etan, Irati Majuelo gai jartzaileak gidatuta.
Makillatzen ikasteko teknikak erakutsiko dituzte Kulturbusen
2018-04-25 08:23 kultura IruñeaMakillatzaile profesionala den Pilar Ruiz-Reteguiren eskutik, Kulturbusaren bidaiariek makillajeak eskaintzen dituen aukerak gozatu ahalko dituzte. Gaur izanen da Konde Oliberto geltokitik 16:41ean eta Merindadeen plazan 17:40ean.
Akort. Ongarri litzaioke hiriari zure proposamena. Agituko balitze !
»» Erorien monumentua: iraina eta tapoia ...