Entzutekoak

Erik Etxart: "Aldarrikapenak ere eginen ditugu Herri Urratsen: bi oztopo gehiago jarri dizkigute euskararen kaltetan"

Euskalerria Irratia 2026ko maiatzaren 8a

Ipar Euskal Herriko euskarazko irakaskuntza Seaskako ikastolek ziurtatzen dute. Ikasleak Baxoa azterketak euskaraz egin nahi dituzte. Urteotako aldarrikapena izan da. "Aurrera egin beharrean matematikako atala ere ezinen dutela euskaraz egin jakinarazi diete", adierazi du Erik EtxarT Seaskako lehendakarikideak. Horrez gain, ikastoletarako eskatuak zituzten irakasle gehiago ez dituztela izanen ere ezagutu dute azken orduotan. "Inoiz baino beharrezkoagoa da Herri Urratsen bidez babesa ematea gu denoi", hausnartu du Etxartek. 

Herri Urrats iritsiko da igandearekin Senpereko lakuaren ingurura. Euskararen eta Ipar Euskal Herriko ikastolen aldeko jaia egiten dute urteko maiatzaren bigarren igandearekin. Geroa eraiki nahi dute eta bide horretan euskaltzale guztiei egin diete deia igandean festan parte hartzera: "Inoiz baino beharrezkoagoa da jendea gurera hurbiltzea. Euskarak oztopoak bizi ditu hemen ere", adierazi du Erik Etxart Seaskako lehendakarikideak. "Baxoa azterketak euskaraz aldarrikatzen ari dira gazteak aspalditxoan eta aitzinera egin ordez gibelera pausoak baino ez zaizkie iritsi. Orain arte matematika euskaraz egin badute ere, orain ez diete aukera hori izanen", salatu du. Horrez gainera, azken orduotan heldu den urtetik aurrera beharkoak lituzketen irakasleak ez dizkietela eskainiko: "Behar ditugun irakasle postu gehigarriak dira. Bigarren hezkuntzarako. Hor ere azkenaldian euskara irakaskuntzan eta ikastolek aurrera egin behar zutela, eta horren ordez bigarren kezka iturri bat gehitu zaigu", kontatu du Etxartek. Horregatik, euskaldunei dei egin die batu daitezela festara, batu daitezela euskararen defentsara. Erik Etxart-i Euskalerria Irratian egindako elkarrizketa entzungai dago argazkian klik eginda.  

 

 

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!