Ikustekoak

Gianni Rodari, kazetaria, pedagogoa eta, batez ere, idazlea

Euskalerria Irratia 2026ko maiatzaren 11

Berrikuntza pedagogikoaren ahots nagusienetako batean bilakatu zen Gianni Rodari, haur literaturako izen nabarmenetako bat. Bere lana ezagutu dugu Samira Calvoren eskutik, 'Trikuaren zuhaitza' sekzioan

Gianni Rodari pedagogia berriaren maisu, kazetari eta dibulgatzailea izan zen Italian. 1950eko hamarkadan idatzi zituen umeentzako lehen liburuak. 1960ko hamarkadatik aurrera, berrikuntza pedagogikoaren zerbitzura zegoen pedagogo gisa, Italiako eskoletan ibiltzen hasi zen. Han, ipuinak irakurtzen ari zen bitartean umeekin izandako harreman eta interakzioaren bidez, bere entzuleen erreakzioei erreparatu zien eta oharrak hartu zituen istorio onak sortzeko teknika egokia asmatzen saiatzeko. Jarduera hori Fantasiaren gramatika (1973) argitalpenean bildu zuen, ez-fikziozko bere liburu bakarra.

Literatur sari ugari jaso zituen, horien artean Andersen Saria, Haur Literaturaren Nobel Saria, 1970ean. Oso idazle ezaguna da mundu osoan, bereziki Italian. Urteak pasa arren, bere liburuek arrakasta bera izaten jarraitzen dute umeen artean. Euskaraz argitaletxe desberdinei esker irakurri dezakegu. Trikuaren zuhaitza sekzioaren atal berrian, Samira Calvok horietako hiru ekarri ditu gure mahaira. 

 

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!