Iruñeko Ziudadelak hartuko ditu beste behin Iruña Rock jaialdiko kontzertuak. Zortzigarren edizioa maiatzaren 29 eta 30ean izango da eta guztira 16 musika taldek parte hartuko dute. Maiatzaren 29an Soziedad Alkoholika, Narco, Kaotiko, Tremenda Jauría, Mannny Calavera eta Zaunka taldeak arituko dira. Eta maiatzaren 30ean berriz, Non Servium, Zea Mays, Kaos Urbano, Motxila 21, Dinamita, Nafarroa 1512, Sofokaos, Periferia, Against You eta The Anger Price arituko dira oholtza gainean.
Abonu osoak agortu dira, baina oraindik egun bakarreko sarrera eskuratzeko aukera dago. 37 euroan ostiraleko kontzertuak eta 42 euroan larunbatekoak. Emanaldia eskaini behar duten taldeen artean sei nafarrak dira eta euskarazko taldeen presentzia indartu nahi izan dute antolatzaileek aurtengo edizioan.
Euskalerria Irratiko Metropoli Forala saioan Ainhoa Arano antolatzailea izan dugu, jaialdiaren inguruko informazio guztia kontatzeko.