Ainhoa Gonzalez: “Txistua musika eskolatik kalera atera behar dugu”

Euskalerria Irratia 2026ko maiatzaren 7a

Ainhoa Gonzalez Iruñeko Udal Txistulari Bandaren lehenengo emakumea da. Apirilean jo zuen lehen aldiz 86 urteko ibilbidea duen erakundean

Mikel Aranburu txistulari eta txistuaren ikertzaile nekaezinak dio musikari bakar batek jotako flauta eta danbor multzoa, ziurrenik, Erdi Aroko asmakuntza europarra izan zela. Azkar hedatu omen zen kristau eremuetan. Nafarroara goiz iritsi zen Donejakue Bidean zehar, gortean eta plazan dantzari bizia emateko. Denborarekin, herri-tradizioan finkatu zen. Izen desberdinak izan ditu egungo txistulariak: juglare, tanborino, danbolin edo txuntxunero.

Aldaketa tekniko egokiek eta pentsamendu ilustratuari egotz dakizkiokeen musika-orientazio berri batek egungo izaera artistikoaren eta gizarte-egokitzapenaren ateetan kokatu zuten. Hala ere, hemeretzigarren mendeko hiri-modak uko egin zion txistuari dantzarako tresna nagusi gisa, baina ondare immaterialean kokatuta geratu zen. Hala ere, azken mende dinamiko eta konplexuaren ondoren, txistua bizirik iritsi da XXI. mendera bere ezaugarri historikoak mantenduz eta bere esentzia musikalean aberastuz.

Iruñeko Udal Txistulari banda 1942. urtean sortu zen. Langilearen egunean, maiatzaren lehenean egindako udalbatza batean adostu zen bere sorrera. Urte batzuk lehenago, 1923an, Primo de Riveraren diktadurapean saiakera bat egin bazen ere, ez zuen arrakastarik izan. 1942an egindako saiakerak berriz bai. Beraz, udal bandak 86 egin ditu aurten. Bada 2026an, iritsi da udal bandara lehenengo emakume txistularia: Ainhoa Gonzalez. Euskalerria Irratiko Irrintzi Plazan gonbidatu izan dugu.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!