Adimen Artifizialaren ikastarotxo batean ibili naiz aurreko egunotan eta aho zabalik jarraitzen dut. Shokeaturik apur bat, jasotakoak, ikusitakoak prozesatu ezinik. Orain arte oso azaleko harremana izan dut eta dituen hainbat aukera ezagutu ostean nolabaiteko krisi batean sartu naizela konturatzen hasia naiz. Jada nahiko krisian murgildurik geunden, klimatikoa, ekologikoa, ekonomikoa, energetikoa… eta orain neri profesionala gehitu zait. Neure burua erabat ordezka dezakeela irudikatu dut, nirea eta ia langile eta lanbide gehienena…!! Duen kostu energetikoak agian oztopatzen du ordezkapen hau bainan…
Hori bai, ez dut uste nire abuela Benek ematen zizkidan ia itotzerainoko muxuak inongo promptek lor ditzazkeenik. Eskerrak…!