Ikustekoak

Julen Gabiria: "Inoiz baino beharrezkoa da Palestinaz hitz egiten jarraitzea"

Miren Mindegia 2026ko maiatzaren 7a

Julen Gabiria itzultzaileak euskarara ekarri ditu azkeneko urteotan Joe Sacco kazetari eta komikigile estatubatuarraren lanak: 'Gerra Gazan', 'Gazako oin-oharrak' eta 'Palestina'. Biurdana Institutuak urtero antolatzen duen Euskal Liburuaren Irakurketa Publikoaren edizio berrian azken hau aukeratu du mintzagai

Joe Sacco kazetari eta komikigile estatubatuarrak hamarkadak daramatza Palestinaren zapalkuntza marrazki bidez kontatzen. Palestina komiki mardula da akaso denetan ezagunena, lehenengo Intifadaren osteko garaia islatzen duena, 1991 eta 1992koa. 2023tik aurrera Palestina sufritzen ari den genozidioa ere islatu zuen, kasik gertakarien momentu berean, Gerra Gazan lanean. Bien bitartean, Gazako oin-oharrak ere plazaratu zuen, 2009an. Hiru hauek, orden honetan, gure hizkuntzan irakurtzeko pribilegioa daukagu euskaldunok, Astiberri argitaletxeari eta, noski, itzultzaile lanak egin dituen Julen Gabiriari esker. 

Esker on hori erakutsi nahi izan diote Gabiriari aurten, Biurdanako institutuak urtero antolatzen duen Euskal Liburuaren Irakurketa Publikoaren edizio berrian, ostegunean eta ostiralean eginen dena. Ostegunean, Komikia gauza serioa da izenburupean, egilea mahai-inguruan arituko da Maite Mutuberria eta Andrea Prosper ilustratzaileekin eta Martintxo Etxauri artistarekin. Ostiralean, aldiz, irakurketa publikoa eginen da Biurdana Institutuan bertan. 

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!