Iruñerriko euskaldunon agerkaria

Hondarra

Erabiltzailearen aurpegia Josetxo Azkona 2017-06-14 19:05   Gizartea

Hondarra, Polinesiako hitz bat izan liteke. Baina, ez. Ezta pentsatu ere! Hondarra, jakina denez, euskara da. Eta beste hitz ugarirekin gertatzen den gisa, hitz polisemikoa da, eta ez… Polinesiakoa. 

Gora SFak… eta behera ere bai

Erabiltzailearen aurpegia Josetxo Azkona 2017-06-07 19:54   kultura

Ai, Iruñeko SFak, norakorik gabeko mundu zoro honetako festarik onenak eta txarrenak, besta finenak zein amorragarrienak, funtsean, pesta edo jairik maitagarrienak eta nazkagarrienak. 

Beroa

Erabiltzailearen aurpegia Josetxo Azkona 2017-06-01 17:50   kultura

Joandako igande arratsaldean, Bilbon, bero zegoen “Bizkaia” pilotalekuan. Bero harmailetan, eta are beroago, kantxan.

Aldaketa

Erabiltzailearen aurpegia Josetxo Azkona 2017-06-01 17:42   kultura

Bizitzan dena omen da aldaketa, eta badirudi ez dagoela deus aldagai ez denik. Bizitza bera da, hain xuxen ere, aldagairik handiena, noiz eta biziduna hiltzen denean. 

Kateak

Erabiltzailearen aurpegia Josetxo Azkona 2017-05-17 18:03   kultura

Etxauzia

Erabiltzailearen aurpegia Josetxo Azkona 2017-05-10 19:08   kultura

1000 urte inguruko etxe gotortua, Etxauz ere deitu izan ohi dutena.  Egungo Jauregi ikusgarria, Iparla mendi lerroaren hego ekialdearen magalean kokatua.

Zurrakapotea

Erabiltzailearen aurpegia Josetxo Azkona 2017-05-03 18:03   kultura

Zurrakapotea da edari alkoholdun bat, gehienbat festetan-eta edan ohi dena. Datu fidagarri guztien arabera, Errioxa da haren jatorria. 

Ana Beltran

Erabiltzailearen aurpegia Josetxo Azkona 2017-04-27 18:16   kultura

Hitz batekin aski ez, eta bi hitz ditugu mintzagai gaurkoan. Alegia, Ana eta Beltran. Biak loturik, Ana Beltran, hau da, Espainiako Partidu  Popularrak  Nafarroan duen gorengo ordezkari txit suhar, pinpirin eta borrokalari nekaezina.

Dirua

Erabiltzailearen aurpegia Josetxo Azkona 2017-04-05 18:25   Iritzia

Urrezkoa izan zitekeen, bai; baina ez zen horrelakoxea izan, zilarrezkoa baizik, erromatarrek, zehatz-mehatz, asmatu zuten txanpon jakin bat, “denarius” izendatu zutena, hain xuxen. Hori horrela, “denarius” horretatik “diru” hitza eratortzen da euskaraz,  hala nola “dinar” arabieraz, “denaro” italieraz eta “dinheiro” portugesez.

Ardoa

Erabiltzailearen aurpegia Josetxo Azkona 2017-03-23 17:48   Gizartea

Hor dugu, mahats-mordoa (Vitis Vinifera delakoa), alea azukrez gehien duen momentuan, hain xuxen. Mahats-biltzearen garaia da. Gure lurraldean, iraila inguruan. 

Eguzkia

Erabiltzailearen aurpegia Josetxo Azkona 2017-03-16 18:35   Gizartea

“Eguzki amandrea badoia bere amangana”, “Eguerdirako Andre Eguzkia/ odei beltzek dute hesitu”, “Eguzki Erregeri eskeiñiak” eta halakorik topa ditzakegu euskal izkribuetan,

Haurtzaroa

Erabiltzailearen aurpegia Josetxo Azkona 2017-03-09 20:14   Gizartea

Harako hark esaten zuen gizakiak duen aberri bakarra bere haurtzaroa dela. Bego, bego horretan. 

Ubidea

Erabiltzailearen aurpegia Josetxo Azkona 2017-02-22 18:32   Gizartea

Ubidea, lehenik eta behin, hitzak berak argiki azaltzen duenez, ur-bidetik dator. Bestela esanda, ura eramateko erreten artifiziala da ubidearen esanahia, gizakiak egina duelako, hain xuxen.

Inauteriak

Erabiltzailearen aurpegia Josetxo Azkona 2017-02-15 18:10

Harako hark esaten zuen bezala, mundua antzerki-antzezpen handi bat da, han non mundutarrok antzezleak garen, baina obraren gidoia jakin gabe, baldin eta  gidoia bada, noski.

Odola

Erabiltzailearen aurpegia Josetxo Azkona 2017-02-09 15:38   Gizartea

Halakorik esaterik baldin balego behintzat, esanen nuke, nonbaitetik hastearren, txipiroien saltsa aparteko plater honetarako den bezala, odola badela ezinbesteko saltsa gure gorputzarentzat; kolore gorriko saltsa, kasu honetan, baina.

Zazpi

Erabiltzailearen aurpegia Josetxo Azkona 2017-02-01 18:10   kultura

Esan dezagun, argi eta garbi, 6aren eta 8aren artean kokaturiko zenbakia, zazpia alegia, berebiziko zenbakia dela, esanahi handikoa. Aizue, bera bezalakorik ez dago kasik. Edo… kasik gabe. 

Zuria

Erabiltzailearen aurpegia Josetxo Azkona 2017-01-26 19:11   Iritzia

Zuria da esnea, irina, elurra, azukrea eta gatza. Eta baita, zuria da halaber, fluoreszenteen argia, idazten dugun folioaren kolorea eta gure begietako kornea.

Lantxurda

Erabiltzailearen aurpegia Josetxo Azkona 2017-01-18 18:01

Lantxurda haize hotzak bazterrak gogor eta gogotik jotzen dituenean, bai harri, bai landare eta bai basoko zuhaitzei –berauen adar eta hostoei batik bat– lotzen zaien izotz geruza mehar eta zuria da. 

Glutena

Erabiltzailearen aurpegia Josetxo Azkona 2017-01-11 18:31

Txarik azken saioan proposatu zidan hitza aditu orduko, ohartu nintzen jakin banekiela glutena hainbat elikagaiko osagai bat zela, hain xuxen. Hori, batetik, eta, bestetik, glutena, zenbait pertsonarentzat behintzat, kaltegarria zela oso; haiei, justuan, ondorio ez onuragarriak erakartzeagatik.

Olentzero

Erabiltzailearen aurpegia Josetxo Azkona 2016-12-21 18:39

Oroitzapen onak dauzkat, hagitz onak, Olentzeroren ospakuntzari lotuak.  Oroitzapenok, hain xuxen, joan den mendeko hirurogeiko hamarraldiaren erdira naramate zuzenean. Orduko hartan, 1965. urte  inguruan alegia, 12-13 urte nituen, eta han nenbilen, San Fermin kalean, San Antonio elizaren egoitza parean, hain justu.