'Sarean Euskaraz' Euskarabideak antolaturiko euskarazko kultura digitalari buruzko jardunaldiak dira. Aurten urriaren 14an eta 15ean egin dituzte, Iruñeko Baluarte Jauregian: 900 ikasle, hiru gune, hainbat jarduera interaktibo. Euskalerria Irratiak zuzeneko saioa egin du bertatik. Kanal honetan saio horretan egindako elkarrizketak aurki ditzakezu.
Martintxo Etxauri: “Bideomappinga proiektatzean eta proiekzio hori doitzean datza”

Euskalerria Irratia 2024 urr 16 Iruñea

Martintxo Etxauri teknologia aditua, bideo sortzailea eta diseinatzaile grafikoa da. Baluarteko jardunaldietan bideomappingaren nondik norakoak azaltzen dizkie gazteei.