Musika sortzeko tresneria digitala eta produkzioa lanak izan dituzte hizpide. Ibil Bedi taldeak kontzertua eskaintzeaz gain, behatzaile ere izango dira eta “gogoz” ekin diote proposamenari. “Gu institutuan ginenean ez genuen aukerarik horrelakoetara joateko, baina gazteengandik nahiko hurbil gaude eta helduei eskapatzen zaizkien gauza batzuk harrapatu ahal ditugu, pista batzuk eman ahal ditugu”, azaldu du Arangurenek. Zitekeenarena jo dute zuzenean Euskalerria Irratian.