Sarean Euskaraz

Martintxo Etxauri: “Bideomappinga proiektatzean eta proiekzio hori doitzean datza”

Euskalerria Irratia 2024ko urr. 16a, 12:00

Martintxo Etxauri teknologia aditua, bideo sortzailea eta diseinatzaile grafikoa da. Baluarteko jardunaldietan bideomappingaren nondik norakoak azaltzen dizkie gazteei.

Besteak beste bideomappingean aditua da Martintxo Etxauri eta horri buruzko tailerra garatzen du Sarean Euskaraz jardunaldietan. “Pantaila arrunt batean proiektatu beharrean, objektuen gainean proiektatzen dugu eta proiekzioa ere moldatzen dugu objektuaren formara”, halaxe definitu du Etxaurik bere zeregina. Laburrean, “errealitate digitala eta fisikoa nahasten ditugu”.

Proiektorea, ordenagailua eta modulatzeko softwareak dira erabiltzen dituzten tresnak. Gainera, “zuzenean, lanean jartzen ditugu probatu dezaten”, azaldu du Etxaurik eta nerabeak emaitzarekin pozik ateratzen direla gaineratu du.

Internet sartzen garelarik hamaika dira teknologietan diharduten hizkuntzak. Euskaraz egon badagoela onartu du Etxaurik, nahiz eta gutxi dela iruditu. Instituzioei dei egin die euskarazko horiek gehiago bultzatzera. Bestaldean ere, aplikazioen kudeatzaileek euskara bezalako hizkuntzak haien sisteman barneratzea ezinbestekoa dela nabarmendu du: “Gainditu beharreko harresi batzuk ditugu hor”.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!