Sarean Euskaraz

Luistxo Fernandez: “Egunean denbora gutxi kentzen duen galdera joko baten ideia bururatu zitzaigun eta ondo irten zen”

Euskalerria Irratia 2024ko urr. 15a, 14:06

45.000 lagun inguru ibiltzen dira astero Egunean Behin lehiaketan parte hartzen. Galdera joko hori eta beste askotariko aplikazioak sortzen ditu CodeSyntax enpresak; bertako Luistxo Fernandezek azaldu du.

Luistxo Fernandez CodeSyntaxeko kidearen hitzetan “software eta gauza digitalak egiten dituen enpresa da CodeSyntax”. Martxoan 25 urte egingo dituzte sarearekin lanean. Duela bost urte sortu zuten Egunean Behin aplikazioa eta horrekin izan dira egunotan Sarean Euskaraz jardunaldietan.

“Egunean denbora gutxi kentzen duen galdera joko baten ideia bururatu zitzaigun eta ondo irten zen”, azaldu du Fernandezek. Gakoen artean "harrapatu" egiten zaituela, baina denbora gutxiz. “harrapatzen zaituelako, baina gutxi”. Astero 45.000 lagun baino gehiago aritzen dira Egunean Behinean jolasean. Aplikazioaz gain, telebistarako hiru saio ere egin izan dituzte eta 25.000 lagun elkartu ziren horietan.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!