Sarean Euskaraz

Ana Ollo: “Gazteei sarean ere euskarazko erreferenteak eman nahi dizkiegu”

Euskalerria Irratia 2024ko urr. 15a, 13:44

Esker oneko lana dela aitortu du Ana Ollo Euskara kontseilariak. Izan ere, Foru Gobernuaren arlo estrategikoko hiru gakori heltzen diete Sarean Euskaraz jardunaldiek: gazteak, euskara eta teknologia berriak.

Ana Ollo Euskara kontseilaria Sarean Euskaraz jardunaldietan izan da bisitan eta hauen garrantziaz mintzo da Euskalerria Irratian. “900 gazte biltzen dira euskara, teknologia berriak eta gazteak lotzen dituen programa batean”, hori baita Foru Gobernuaren apustuetako bat. “Euskararen erabilera sustatu nahi dugu baina betiere ongi pasatuz”, gaineratu du kontseilariak.

Gazteak sarean ibiltzen dira eta Ollok emandako datuen arabera gazte nafarren %25 euskaldunak dira eta %10 moldatzen dira euskaraz. Beraz, sarean euskaraz ibiltzeko beharretik abiatu zituzten jardunaldiak.

Kontseilariak azaldu bezala, “gure arlo estrategikoan gazteak oso inportanteak dira”. Hartara, “jardunaldietan nahi dugu gazteek ikusi dezaten zenbat jende dagoen sarean euskaraz. Erakutsi nahi diegu oso eduki politak eta interesgarriak daudela euskaraz; erreferenteak eman nahi dizkiegu”.

Hori horrela, formakuntza ezinbestekotzat jotzen du Nafar Gobernuak. “Erakutsi behar diegu nola mugitu sare sozialetan, tresna oso baliagarriak eta interesgarriak dira baina arrasto asko uzten dute eta horrekin ere kontuz ibili behar da”, aipatu du Ollok.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!