Sarean Euskaraz

“Sareetan argazkien bitartez hitz egiten dugu”

Euskalerria Irratia 2024ko urr. 15a, 13:19

Xabi Gil eta Alaia Barberia San Fermin Ikastolako ikasleak eta Iparralde institutuko Oihan Noain eta Irene Manzano izan dira mahaiaren bueltan. Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako laugarren mailako ikasleak dira eta haien egunerokoan duten sareen erabileraz mintzatu dira.

Instagram, TikTok eta WhatsApp dira gazteek gehien erabiltzen dituzten sare sozialak eta haien erabilpenaz aritu dira Euskalerria Irratian. Mugikorraren erabilera denbora norberak kontrolatzen du batzuetan; beste batzuen kasuan, gurasoek daramatzate kontrola; eta beste askok, ez dute erabilpen denbora neurtzen. Sare sozial bakoitza zertarako erabiltzen duten ere azaldu dute gaztetxoek. Sareetan ere mina eman eta jaso daitekeela argi dute, baina zorionez ez dute horrelakorik sentitu.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!