Sarean Euskaraz

Lander Unzueta (Game Erauntsia): “Ikusarazi nahi dugu euskaraz bideojokoekin gozatzeko aukera dagoela”

Euskalerria Irratia 2024ko urr. 16a, 09:58

Game Erauntsia elkarteak bideojokoak euskaratu eta berriak sortzen ditu. Baluarteko Sarean Euskaraz jardunaldietan gazteei erakutsi nahi diete euskaraz ere jolastu daitezkeela; guztira 167 bideojoko dituzte euskaraz.

Bi hitzetan “bideojokoak euskaraz” egiten dituztela azaldu Lander Unzueta Game Erauntsia elkarteko kideak. Bideojokogintzarekin lotutako edozer egiten dute. Jokoak euskaratu, berriak sortu, bidejokoetan aritu… askotariko lanak garatzen dituzte Game Erauntsian. Hamar urte daramatzate lanean eta euskarazko bideojokoetan “asko hobetu” dela iritzi dio.

Orain dela urte pare bat UEMAk kaleratutako inkesta batean hiru gaztetik bik egunero bideojokoetan jolasten duela azaldu du Unzuetak, “baina, zein hizkuntzatan? Euskaraz ez”. Hartara, tailer hauetan “ikusarazi nahi dugu euskaraz jolasteko aukera dagoela”. Guztira 167 bideojoko dituzte euskaraz Game Erauntsia elkartean eta gazteek “euskaraz gozatzeko aukera dagoela ikustea” da haien helburua.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!