Sare sozialen inguruko tailerrak ematen ditu Likonak. “Sare sozialak tresna bat dira eta gu gara erabiltzen ditugunak, eta sareak dira gu erabiltzen gaituztenak”, azaldu du Likonak. Sarean uzten dugun arrasto digitalaren funtzionamendua aztertzen du Likonak. “Internetek daramatza 40 urte, ez dugu esaera zahar bakarra Internetari buruz, oraindik ez dago kaleko ezagutza hori”, adierazi du. Hala ere, gure egunerokoan guztiz txertaturik dauden tresnak dira eta hartara, hauek erabiltzen ikasteko beharra nabarmendu du.
Wifiaren erabilera adibideak ematen ditu Likonak, izan ere, "konektatuta bazaude hamaika informazio atera daitezke hortik". Likonaren ustez, “hori da garrantzitsuena, jakitea edonork zer egin dezakeen; sare guztiek informazioa jaso, prozesatu eta erabiltzen dute”.