Iruñerriko euskaldunon agerkaria

Ignacio Aranguren irakasleak irabazi du aurtengo Vianako Printzearen Saria

Euskalerria Irratia 2016-04-29 14:15   kultura  Nafarroa

Navarro Villosladako antzerki taldearen sustatzailea eta irakaslea da. Nafarroako Kultura Kontseiluak hartu du erabakia.

Zein nafar daude 'Panamako paperetan'?

Euskalerria Irratia 2016-04-29 14:05   Gizartea  Nafarroa

Nafarroako Ogasunak informazioa eskatu dio 'El Confidencial' egunkariari.

Iruñeko "txarrena" prezio altuak dira turisten %22k diotenez

Euskalerria Irratia 2016-04-29 13:30   Gizartea  Iruñea

Onena, aldiz, giroa eta gastronomia dira, %13ren aburuz; bai eta herritarren izaera ere (%10).

Asun Olaetxea, kontuen Ganberako presidente

Euskalerria Irratia 2016-04-29 13:24   Politika  Nafarroa

Helio Robledaren lekua hartu du gaurtik aurrera Olaetxeak. Datozen sei urteearako Kontuen Ganberako presidente izanen dela hitz eman du gaur Nafarroako Parlamentuan.

»» Ikusi argazki guztiak (3)

Kamioilari bat hil da Lantz inguruan kamioia irauli ostean

Euskalerria Irratia 2016-04-29 13:20   Gizartea  Nafarroa

Zaragozako 47 urteko gizona zen zendutakoa. N-121-A errepidean gertatu da ezbeharra, gau partean.

EH Bildu eta Geroa bai elkarrekin?

Erabiltzailearen aurpegia Xabier Letona @xletona 2016-04-29 11:34   Politika

Nafarroako Gobernua sostengatzen duten lau indarrak Espainiako hauteskunde orokorretara elkarrekin joateko proposamena mahai gainean jarri du EH Bilduk.

"Aldaketaren indarrak" batera joatea "zentzuzkoa" dela adierazi du Barkosek

Euskalerria Irratia 2016-04-29 10:44   Gizartea  Nafarroa

"Herritarren aginpideari erantzunik ez diote eman Espainiako alderdiek", Nafarroako presidentearen irudiko, eta hauteskundeak errepikatzeak "frustrazioa" eragin dio.

Beaumontek dio NUPeko ikasleen protestan foruzainek ez zutela gehiegikeriarik erabili

Euskalerria Irratia 2016-04-29 10:34   Gizartea  Nafarroa

Oraindik bideo guztiak ez baditu ikusi ere orain arte duen informazioarekin Mari Jose Beaumont kontseilariak dio foruzaingoak ez zuela indarkeria gehiegi erabili.

ETB ikusteko hitzarmena ukatu zion UPNk Industria Ministerioari

Euskalerria Irratia 2016-04-29 08:13   Euskara  Nafarroa

Euskal Telebista ikusteko hitzarmena 2013an hautsi zela jakinarazi zion UPNk Industria Ministerioari nahiz eta egun indarrean den oraindik.

Gazteek "indarkeria oro" gaitzestea nahi du Nafarroako Gobernuak

Euskalerria Irratia 2016-04-28 13:26   Gizartea  Nafarroa

Gazteria Planaren II. edizioan, "zehar lerro gisa" landuko dute bortizkeria gaitzestea; gainera, "legitimazioa kentzeko kanpaina instituzionala" jarriko du abian.

Bi gazte atxilotu ditu Foruzaingoak Nafarroako Unibertsitate Publikoan

Euskalerria Irratia 2016-04-28 14:22   Gizartea  Nafarroa

Hezkuntza sisteman ematen ari diren erreformen aurkako protestekin segitzen dute NUPen eta gaurko manifestazioan atxilotu dituzte bi gazteak Naiz-en arabera .

Prekarietatea salatzeko ekintza egin du LABek Nafarroako Enpresarien Konfederazioan

Euskalerria Irratia 2016-04-28 11:04   kultura  Iruñea

Prekarietateak hiltzen gaitu, Patronala errudun lelodun pankarta bota dute Nafarroako Enpresarien Konfederazioko eraikinera igotako bi lagunek.

Kultur ekimenentzako hauspoa: 375.000 euro emanen ditu Nafarroako Gobernuak

Euskalerria Irratia 2016-04-28 08:58   Gizartea  Nafarroa

Tokiko entitateei eskainiko dizkie laguntzak, bi deialdien bidez. Gainera, 67.000 euroko beste diru sail bat iragarri dute "herri kultura tradizionala" sustatzeko.

2.300 pertsona gehiago daude lanik gabe Nafarroan

Euskalerria Irratia 2016-04-28 09:36   Ekonomia  Iruñea

Espainiako Estatistika Institutuaren datuen arabera lehen hiru hilekoan %5,63 hazi da langabezia.

Parlamentarien solasaldia: CANi buruzko ikerketa batzordearen premiaz

Euskalerria Irratia 2016-04-28 08:12   Politika  Nafarroa

> Jokin Castiella (Geroa Bai): "Alderdien ardura da argitzea zer gertatu zen CANekin, iazko batzordea antzerkitxo bat izan zen".
> Bakartxo Ruiz (EH Bildu): "[CAN ikertzeko batzordean] UPNko Luis Casado, Esparza, Adanero... ez egoteak harritzen nau".
> Joseba Ezolaza (Ezkerra): "[Espainiako bozetan] xedea ez da diputatu gehiago ateratzea, baizik eta ezker soziala indartzea".

Txantreako jaietan aurten festaleku ibiltaria

Euskalerria Irratia 2016-04-27 19:51   Gizartea  Iruñea

Bihar abiatuko diren jaietan esparru berrietara zabalduko dituzte kontzertu eta ekimenak. Salestarren gunea zabalik egonen da egunero gauerdira arte. 

Nafarroako Kutxa ikertzeko batzordea eratu dute

Euskalerria Irratia 2016-04-27 10:37   Politika  Nafarroa

Geroa Baiko Unai Hualde izanen da batzordeko presidentea. Iraila arte lan eginen du batzarrak, gutxienez.

Funtzionarioei 2012ko aparteko ordainsaria emateko dirurik ez dagoela dio Beaumontek

Euskalerria Irratia 2016-04-27 09:05   Gizartea  Nafarroa

2018an ordaintzen amaitzea aurreikusi du exekutiboak, baina Ahal Duguko Laura Perezek esan du ja eman diezaieketela; ezeztatu egin du hori Beaumont kontseilariak.

Ostalaritza araudi berritua uda aurretik sartuko da indarrean

Euskalerria Irratia 2016-04-27 08:29   Gizartea  Nafarroa

Iruñeko ostalariekin eta auzokideekin zazpi bilera egin ostean, gaur aztertuko ditu Urbanismo Sailak ekarpenak. Ekainerako araudia onartuta egotea da udalaren helburua.

TRWko zuzendaritzak 24 kaleratze eginen ditu egunotan

Euskalerria Irratia 2016-04-27 08:15   Ekonomia  Iruñea

Lan Erregulazio Espedientean guztira 123 dira Iruñeko lantokian enpresak eginen dituen kaleratzeak: 24 orain eginen ditu eta beste 22 abendurako iragarri ditu.

Zer egonen da Txantreako festetan?

Euskalerria Irratia 2016-04-29 14:01   kultura  Nafarroa

Irakurri hemen Txantreako jaietako egitarau guztiak. Aurten herri gune asko prestatu dituzte: Ezkaba plaza, Maiatzak 1 plaza, Arriurdineta... Denei zuzendurik eskaintza izanen da.

Maiatzaren 7an ospatuko dute Euskararen Eguna Antsoainen

Erabiltzailearen aurpegia Antsoaingo Udala 2016-04-29 13:28   Euskara

Bezperan, ostiralarekin, hasiko dituzte ospakizunak, bertso-poteo batekin. Larunbatean hainbat ekitaldi izanen dira. Besteak beste, herri bazkaria eta haurrentzako antzerkia.

Ikasle kolpatuak eta dinamika kezkagarriak

Erabiltzailearen aurpegia Fernando Mendiola 2016-04-29 12:52   Iritzia

Ados egon gaitezke, edo ez, atzoko kontzentrazioan Nafarroako Unibertsitate Publikoko ikasleek zituzten aldarrikapenekin, baina, edozein kasutan, kezk

Patxi Larrainzarko LHko 2.A taldeko haurrak, Euskalerria Irratian

Euskalerria Irratia 2016-04-29 12:13   Gizartea  Iruñea

Iñakiren gelako ikasleak bisitan etorri zaizkigu Arrotxapetik Donibanera, Patxi Larrainzar Ikastetxe publkotik Euskalerria Irratira. Asmakizunak, txisteak eta kantuak ekarri dizkigute.

Eskulanak sortzen hasteko

Erabiltzailearen aurpegia Iruñeko Udala 2016-04-29 11:09   Gizartea

Iruñeko Udalak gaurko eta biharko agenda iragarri du. Besteak beste, haurrentzako eskulan tailerrak eta Hutsun txalaparta taldearen kontzertua daude. 

Ari dira Biurdanako irakurketa publikoan Jon Alonsoren testuak irakurtzen

Euskalerria Irratia 2016-04-29 09:31   Euskara  Iruñea

Joxe Miel Bidador zenari ere omenaldia eginen diote gaur Biurdana Institutuan. XVII. Irakurketa Publikoa dute gaur. Iruñeko alkate Joseba Asiron, Aitor Etxarte Eskola Kontseiluko lehendakaria eta Aitzol Lasa NUPeko irakaslea izan dira jada.

»» Ikusi argazki guztiak (6)

Urte hasieratik 137 biztanle gutxiago ditu Nafarroak

Euskalerria Irratia 2016-04-29 08:26   Gizartea  Nafarroa

Joera bilakatu da azken urteotan biztanle galera izatea erkidegoan. 640.339 herritar daude erroldatuak Nafarroan aurten.

Gaurtik aurrera Asun Olaetxea izanen da Kontuen Ganberako presidente

Euskalerria Irratia 2016-04-29 07:51   Gizartea  Nafarroa

Nafarroako Parlamentuan kargu hartuko du Olaetxeak eguerdian. Helio Robleda izan da azken agintaldian Kontuen Ganberako presidentea.

Turismoa sustatu sanferminez haratago

Euskalerria Irratia 2016-04-29 07:44   Gizartea  Iruñea

Iruñeko Turismoa Bultzatzeko Plana jarri du abian udalak sektoreko eragileekin elkarlanean. Iaz, 500.000 bisitari izan ziren hiriburuan eta 224 milioi euro utzi zituzten.

Euskaltzaindiak Osoko Bilkura eginen du Iruñeko Udalean

Euskalerria Irratia 2016-04-29 08:35   Euskara  Iruñea

Bilkura horretan Euskaltzaindiak euskaltzain urgazle berriak izendatuko ditu.

Haur hizkera ikastaroa eskainiko du Arturo Kanpion euskaltegiak maiatzean

Euskalerria Irratia 2016-04-28 18:25   Euskara  Iruñea

Saioak lau asteazkenetan eskainiko dira, maiatzaren 4an 11an, 18an eta 25ean, arratsaldeko 18:00etatik 20:00etara.

Emakumeak gogoan

Erabiltzailearen aurpegia Joseba Ezeolaza 2016-04-28 13:03   Iritzia

Gerra Zibilaren gertakari tragikoak ditugu abiapuntu gogoratzeko eta ikasteko; horregatik, Sartagudan eraikitako Oroimenaren Parkea maitasunez gordeta

Txalapartaren behinolako doinuak

Erabiltzailearen aurpegia Iruñeko Udala 2016-04-28 13:03   kultura

Iruñeko Udalak gaurko eta biharko agenda iragarri du. Besteak beste, Hutsun txalapartaren kontzertua eta Pablo Sarasateren museora bisitak daude.

Ijito komunitateari harrera egin dio parlamentuak

Euskalerria Irratia 2016-04-28 08:46   Gizartea  Nafarroa

Aurreiritziak "deuseztatu" behar direla esan du Ainhoa Aznarez ganberako presidenteak, "elkarbizitza afektiboaren" mesedetan.

»» Ikusi argazki guztiak (4)

Nafarroa klima-aldaketaren ibilbide-orria lantzen hasi da

Euskalerria Irratia 2016-04-27 20:48   Gizartea  Nafarroa

Legealdi honetan gas kutsatzaileak % 20 murriztea da helburua. 2017rako onartuko da eta Gobernuko departamentu guztiak tartean sartuko dira.

Irudi berrituarekin atera da kultur busa errepidera

Euskalerria Irratia 2016-04-27 13:04   Gizartea  Iruñea

Baluartera, Gaiarrera, Barañaingo Auditoriora eta Uharteko Arte Garaikideko Zentrora joaten da billabesaren 4. zenbakia.

'Joxemiel Bidador', Zuberoako lurretan

Euskalerria Irratia 2016-04-27 13:50   kultura  Nafarroa

Martxoaren 27an Gotainen taularatu zuten Joxemiel Bidador pastorala, Xiru jaialdian. Kanaldudek emanaldiko bideoa plazaratu du.

Lehen mailako bertso saioa, Antzerki Eskolan

Euskalerria Irratia 2016-04-27 13:41   kultura  Nafarroa

Maialen Lujanbio, Andoni Egaña, Julio Soto eta Xabi Paya ariko dira gaur Antzerki Eskolan, 20:00etan.

Paz de Ziganda Helduen Abesbatzak irabazi du Atarrabiako III. Koru Festa

Euskalerria Irratia 2016-04-27 13:36   kultura  Nafarroa

 

Atarrabia Abesbatzak antolatuta, apirilean, abesbatza lehiaketa egin dute herriko Kultur Etxean.

 

Orain konfluentziari bai!

Erabiltzailearen aurpegia Nerea Fillat 2016-04-27 13:43   Iritzia

Arraroak dira alderdiek egiten dituzten mugimenduak hauteskunde kanpaina bat gertu dagoenean eta kalkulagailu edo bozken intentzioa ager dezakeen ikerketa soziopolitiko bat ondoan daukatenean.

Bideogile iruindar baten Mikel Laboari buruzko lana saritua

Euskalerria Irratia 2016-04-26 19:04   kultura  Iruñea

Aitor Lanas bideogile iruindarrak, Ekaitz Goikoetxeak eta Garazi Zabaletak Beasaingo “Bertsomovieda” lehiaketan bi sari eskuratu dute “Kantuz egin dugu zutaz oroitzean” lanarekin.