"Euskaraz bizitzea debekatuta" pankarta bat jarri du zintzilik errepide-kartel batean EHEk

Maialen Huarte Arano 2024ko api. 25a, 10:16

Egunotan Euskaldunen Harrotze Astea egiten ari da Euskal Herrian Euskaraz taldea. Ekimen ikusgarriak egin nahi ditu eta horietako bat X sarean argitaratu du bart. Euskararen Legearen araberako eremu mistoa eta euskaldunaren arteko mugan kartel erraldoia jarri du.

Sare sozialen bidez emanen ditu Euskadunen Harrotze Astean eginen dituen ekimenen berri EHEk. Bart egindakoa X sarean argitaratu du. Euskararen Legearen araberako eremu mistoaren eta euskaldunaren arteko mugan, errepide kartel batean pankarta erraldoia zabaldu du. "Euskaraz bizitzea debekatuta" irakur zitekeen. Euskaraz bizitzeko eskubidea aldarrikatu eta Euskal Herrian euskaraz bizitzeko eskaera egin du taldeak.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!