Reality-ak pilotan

Erabiltzailearen aurpegia Xabi Lasa 2024ko api. 22a, 17:40

Egun on:
 Oroimenak huts egiten ez badit, “reality show” formatua dugu milurteko berriak egin zizkigun gustu txarreko oparien arteko bat. Sasoi hartan “Anaia Handia” Tele 5n agertu eta sekulako arrakasta lortu zuen. Nik ere, aitortu behar dut, segitu nuen lehen edizio hura.  
 Geroztik fenomenoa zabalduz joan da, telebista batetik bestera igaro da, eta neska-mutil adimen gutxiko eta gorputz ederreko batzuen komeria penagarriez gain, arrosa munduko izarren protagonismora pasatu zen, eta gero kirolera. Gure artean, ETBk du reality erregistro zeken eta umiliagarria zabaldu izanaren meritua “el Conquis” delako sail kutrearen bidez. Onartu behar da, hala ere, Eusko Jaurlaritzako telebistak ikusle kopurua handienak lortzen dituela programa horri esker. Zer pentsatuko lukete bere momentuan ETB euskaldunon konkista bezala amestu zutenek, gaur egun, “El Conquis” bezalako aberrazioen hedabide ikustean?
 “Reality-ak” gora, “reality-ak” behera, azken bolada honetan penaz bizitzen ari naiz pilota partiduetan, botilero eta pilotariaren arteko elkarrizketak ere, zuzenean ematea, kirolarien arteko une bereziki inportante hori ere espektakulu bihurtzea, alegia. Ez dago gaurgero, espektakulutik at geratzen den ezer, eta pilota profesionala ere ikuskizun bihurtu lehenik, eta kirola da gero. Zer nahi duzue, arraroa deitu nahi baduzue, baina nik penaz bizi dut hori guztia. 

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!