Euskalerria Irratiaren programaziotik eratorritako audio entzungarriak
Hasier Moreno: "Zeruan ikus ditzazkegu barnean ditugun sentimenduak eta horretarako behar den pausa irudikatu dut"

'Pausa bat, hamaika paisaia' erakusketa zabaldu du berriki Morenok Iruñeko Ziudadelan eta maiatzaren 19ra bitartean egongo da ikusgai. Bere akuareletan paisaiek sentiarazteko duten gaitasuna erretratu nahi izan duela azaldu du Metropoli Forala saioan.