Gotzone Sestorain: "2.300 nekazari baino gutxiago ditugu gaur egun Nafarroan"

Reyes Ilintxeta 2024ko api. 22a, 20:44

Nafarroako hainbat nekazari entitatek elikadura subiranotasunaren aldeko eta nekazaritza eredu industrialaren aurkako mobilizazio deia egin dute. Larunbatean, apirilaren 27an, 17:30ean, manifestazioa eginen dute Baluarte Plazatik abiatuta.  

Gotzone Sestorain ekoizlearekin mintzatu gara Irrintzi Plaza saioan. 

Apirilaren 27an, larunbatean, 17:30ean, Iruñeko Baluarte plazan egingo den mobilizazioan parte hartzeko deia egiten dute Nafarroako ekoizle txikien hamabi elkartek, besteak beste: Baztango Zaporeak, Belardi, Habelarte, Plazara! Etxalde, EHKOlektiboa, Bizilur Nafarroa, Hazialdeko eta Ekoalde elkarteak,  sektore sozialeko ehun erakunde baino gehiagoren babesarekin.  

Apirilaren 17an, Nekazari Borrokaren Nazioarteko Egunean, salatu zuten muturreko egoera bizitzen ari direla: "Azken 20 urteotan Nafarroan nekazaritza sektorea erdira murriztu da, alegia, 14.000 ekoizpen baino gutxiago eta 2.300 nekazari baino gutxiago ditugu gaur egun. Desagertze horrek, funtsean, gure ekoizpen-ereduari eragin dio, hau da, ekoizpen txikienei, dibertsifikatuagoei eta lurraldeari lotuagoei. Esate baterako, agerian dago abeltzaintza estentsiboa eta artzaintza desagertzen ari direla eta, bien bitartean, makrogranjen eredua etengabe hazten ari dela, batez ere esnetarako behietan, txerrietan eta hegaztietan, beti ukuiluan dauden animaliekin.

Eredu intentsibo horrek ondorio larriak eragiten ditu landa-eremuan, ingurunean, baliabide naturaletan (mindaz kutsatutako ura edo lurzorua, adibidez), kliman eta abarretan; baita abeltzainen ganeurengan ere, bizirik irauteko hazkunde eta zorpetze etengabea izatera behartuak baitaude, horrela, txikiak desagertuz eta enpresa gero eta handiagoetan kontzentratuz, non nekazaritzako langileen esplotazioa ere handitzen ari den, horietako asko migratzaileak.

AN, COSTA edo UVESA bezalako nekazaritza-industriak eredu integratu hau bultzatzen du, non abeltzainek autonomía galtzen duten. Eta, gainera, ekoizpen horietako asko esportaziorako dira, txerriaren kasuan esaterako. Caparrosoko “Valle de Odieta” izeneko behitegia eredu horren izebergaren tontorra da, eta nekazaritza-politiken (Nafarroako Gobernuaren, Estatuaren edo Europar Batasunaren) funts publikoek lagunduta hedatzen ari da.

Gauza bera gertatzen da nekazaritzan ere; ekoizpen txikiak desagertzen ari dira eta lurra esku gutxitan pilatzen, ustiategi bakoitzeko azalera gehien duen Estatuko laugarren erkidegoa izateraino. Gainera, zabaltzen ari den ereduak ez du landa-enplegurik sortzen, ez du ingurunea zaintzen, ezta gure osasuna ere; alderantziz. Nafarroan erabiltzen diren pestiziden erabilera, batez ere, herbizidena hazten ari da eta gure herrialdean, tratatutako azalera bost aldiz biderkatu da azken urteotan."

Elikadura Subiranotasunaren Aldeko Manifestua

Nafarroako 150 entitatek Elikadura Subiranotasunaren Aldeko Manifestua sinatu dute "Nafarroan nekazaritzaren intentsifikazio prozesua gelditzeko proposamenekin. Bertan, eskala txiki-ertaineko, bidezko, dibertsifikatutako eta nekazaritza ekologikoko eredu bateranzko trantsizioa sustatzen da, batez ere tokiko merkaturatzera eta tokiko kontsumora bideratua, precio justuak izango dituena (bai ekoizleentzat bai kontsumitzaileentzat), kutsadura murriztuko duena, ekoizle txikiei lagunduko diena, burokrazia murriztu eta familiako nekazaritza-sektorearen eta landa-eremua desagertzea geldiaraziko duena. Proposamenen artean, honako hauek ditugu:

- Nekazaritza-lurrak babestea, batez ere energía berriztagarrien megaproiektuen, meatzaritzaren eta abarren aurrean.

- Abeltzaintza industrialek ustiategi berririk ez baimentzea, daudenak ez handitzea eta egungoak 2030erako %50 murriztea. Pestiziden, ongarri kimikoen eta antibiotikoen erabilera %50 murriztea eta tokiko kontsumorako lurraren %25 ekoizpen ekologiko bihurtzea.

- Aztarna hidriko txikia duten manejuak bultzatzea,  hórrela, ureztatzearen hedapen irrazionala geldiaraziz.

- Merkaturatzeko bidelaburrak eta erosketa publikoa sustatzea, tokiko produktuarekin eta produktu ekologikoarekin.

- Higiene- eta osasun-araudia eskala txikiko ekoizpenetara egokitzea eta eraldaketa kolektiboko azpiegituraksustatzea.

- Industria-ustiategiak nekazaritza ekologikoko eredu baterako transizioa suspertzea, prestatzea eta laguntzea; eredu horri lehentasuna emateko laguntzak birbanatzeko aurrekontu nahikoaz hornitzea.

- Gobernantza Parte-hartzailerako Nekazaritzako Elikagaien Kontseilua sortzea inplikatutako eragile guztiekin, prozesu hori bultzatuko duen estrategia bat abian jartzeko."

 

Azken hilabeteotako nekazaritzako mobilizazioen inguruan hau da entitate hauen mezua: "Errentagarritasun falta dela medio, nekazaritzaren sektorean azken boladan egin diren mobilizazioen aurrean, salatzen ari gara egoera hori politika neoliberalen, merkataritza askearen eta globalizazio ekonomikoaren ondorio dela, azken hamarkadetan mundo osoan aplikatu baita. Horiek dira, halaber, tokiko biztanleentzat elikagaiak ekoizteari utzi  eta agro negozioak kontrolatutako merkatu global espekulatibora bideratutako salgaiak ekoiztearen erantzuleak; ondorioak dira nekazaria mundo osoan etengabe desagertzea eta bizitza (eta lurrari lotutako nekazaritza) ahalbidetzen duten baliabide naturalak suntsitzea, bai hemen, bai planetako beste leku batzuetan ere.

Nafarroako gizarteari esaten diogu beharrezkoa dela nekazaritza-politikak eta kontsumo-ohiturak aldatzea, bizitza erdigunean jarriko duen nekazaritzako elikagaien sistemaren alde eginez. Neurri horiekin batera, merkataritza-politika koherenteak ezarri behar dira, merkataritza libreko akordio guztiak geldiaraziz (Mercosur, con Zelanda Berriarekin, eta abar) eta merkatuak arautuz, modu horretan, ekoizleek bidezko prezioak kobratu ahal izan ditzaten eta ekoizpen-kostuen azpitik saltzea debekatu dadin.

Azkenik, kontsumitzaileei eskatzen diegu beren erosketarekin eredu hori babes dezatela tokiko produktuak, agroekologikoak, ekoizpen txikikoak, merkataritza txikian eta kanal laburren bidez erositakoak aukeratuz; izan ere, itotzen gaituen katearen beste katebegia elikadura banatzaile handiak baitira.

Orain, inoiz baino beharrezkoagoa da landa-hiriarteko aliantzak eraikitzea, baita lurra zaintzen duen sektore ekoizlearen, kontsumitzaileen, administrazioen eta gizarte osoaren artean ere, behar dugun trantsizio agroekologikoa egiteko, elikaduraz ari baikara, eta horrek guztioi eragiten digu."

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!