Berriozarko ‘Mendialdia’ gailurrera iritsiko da gaur arratsaldean

Bidane Beloki Ezker 2024ko api. 25a, 11:35
Berriozarko Kirol Elkarteko alpinismoko kideak. Argazkia: BKE.

Arratsaldeko 19:00etan, musika eskolako entzunaretoan, Mendialdia itxiera gala egingo dute. Argazki eta ilustrazio lehiaketako sariak emango dituzte eta ondoren, BKEko kideek Kaukasora eginiko espedizioari buruzko emanaldia egingo dute, eta jarraian, Into the Ice filmaren proiekzioa.

Apirileko ostegun guztietan zehar jarduerak, proiekzioak, hitzaldiak eta mahai inguruak antolatu ditu Berriozarko Kirol Elkarteak (BKE) aurtengo Mendialdia mendi zikloan. Ostegun honetan, hilaren 25ean, azken jarduera eginen dute arratsaldeko 19:00etan, musika eskolako entzunaretoan: Mendialdia gala. Argazki eta ilustrazio lehiaketako erakusketa izan da egunotan ikusgai eta gaur izendatuko dituzte irabazleak. Halaber, 2023ko jarduera onenaren saria emango dute.

Ondoren, 2024an BKEko kideek Kaukasora eginiko espedizioari buruzko emanaldia egingo dute, eta jarraian, Into the Ice filma, glaziarrak ikertzeko Darwin mendikatera egindako euskal alpinismoaren espedizioari buruzkoa, glaziarretan aditua den Eñaut Izagirreren eskutik.

Zikloari itxiera emateko eta Euskal Herriko Mendi eta Alpinismo Federazioaren 100. urteurrena ospatzeko 100 urte, 100 mendi egitasmora batuko dira. Egun berean, 100 tontor igoko dituzte eta BKEk Modarrain mendira antolatu du irteera.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!