Iruñerriko euskaldunon agerkaria

Hil egin da emakume bat auto istripuan Allon

Euskalerria Irratia 2017-04-24 10:54   Gizartea  Nafarroa

34 urteko emakumea hil egin da bere autoak kamio baten kontra talka egin ostean. Errioxarra zen. 

»» Ikusi argazki guztiak (2)

Antzerki Aroa, martxan

Euskalerria Irratia 2017-04-24 09:05   Gizartea  Nafarroa

Antzerki Aroa, martxan

Asteazken honetan eta hurrengoan bi euskarazko emanaldia izanen dira Nafarroako Antzerki Eskolan.

Txantreako bizilagun bat Senegalera kanporatuko duten erabakiko du epaileak

Euskalerria Irratia 2017-04-24 08:19   Gizartea  Nafarroa

Duela zenbait urte iritsi zen Iruñera Cheikhuona. Kale salmentan ari zela poliziak geldiarazi eta paperik gabe zegoela ohartuta kaleratze agindua zabaldu zioten espedientean. Asteazkenean izanen du epaiketa. 

Presoen alde topa egiteagatik auzipetutako hiru tafallarrak absolbitu ditu Auzitegi Nazionalak

Euskalerria Irratia 2017-04-24 08:01   Gizartea  Nafarroa

Presoen alde topa egiteagatik auzipetutako hiru tafallarrak absolbitu ditu Auzitegi Nazionalak

Espetxe politika salatzea "terrorismoaren apologia" ez dela eta biktimak ez dituela "umiliatzen" esan du epaiak. Kartzela zigorrak eta isunak eskatzen zituzten tafallarrentzat, jaietan errepresioaren kontra topa egiteagatik.

Absolbitu egin dituzte kale salmentan ibiltzeagatik auzipetutako bi pertsonak

Euskalerria Irratia 2017-04-21 14:00   Gizartea  Nafarroa

Absolbitu egin dituzte kale salmentan ibiltzeagatik auzipetutako bi pertsonak

Kale salmenta "ez zigortzeko" aldarrikatu zuten SOS Arrazakeriak eta Paperak Denontzat taldeek, epaile aurretik pasa zirenean.

Errenta aitorpenean 'Gizarte helburuak' laukia markatzeko deia zabaldu dute

Euskalerria Irratia 2017-04-21 12:22   Gizartea  Nafarroa

Errenta aitorpenean 'Gizarte helburuak' laukia markatzeko deia zabaldu dute

Errenta aitorpenaren PFEZren %0'7 gizarte elkartasunerako, garapenarako kooperaziorako, ingurumenerako, Autonomia Pertsonalerako Legea garatzeko eta prestatziorik ez duten langabetuentzat bideratzeko eskatu dute GKEek.

Euskara eta feminismoa, bidaide

Euskalerria Irratia 2017-04-21 09:39   Gizartea  Nafarroa

Euskara eta feminismoa, bidaide

Idurre Eskisabel eta Lorea Agirre adituek hitzaldia eskainiko dute gaur Txantrean, euskara eta feminismoari buruz, Auzotegin, 19:30ean.

Euskarazko testuetan herrien euskal izenak erabiliko ditu Nafarroak

Euskalerria Irratia 2017-04-21 08:51   Gizartea  Nafarroa

Euskarazko testuetan herrien euskal izenak erabiliko ditu Nafarroak

Euskaltzaindiaren herri izendegia ofizial egin ez badu ere, Exekutiboak euskarazko argitalpenetan erabiliko ditu euskarazko izenak. Euskal izendapena ofiziala izatea, aldiz, udalen esku egonen da.

OPUSeko unibertsitateko ikasleei beka gehiago emanen dizkie Nafarroako Gobernuak, errekurtsoak onartuta

Euskalerria Irratia 2017-04-20 13:02   Gizartea  Nafarroa

OPUSeko unibertsitateko ikasleei beka gehiago emanen dizkie Nafarroako Gobernuak, errekurtsoak onartuta

Aurtengo ikasturteko beka deialdiari aurkeztutako errekurtsoetako batzuk onartu ditu Hezkuntza Sailak eta 700.000 euro gehiago esleituko dizkio beken diru sailari; guztira, 4.334.104 euro.

Nafarroaren Eguna apirilaren 30ean izanen da Baigorrin

Euskalerria Irratia 2017-04-20 12:02   Gizartea  Nafarroa

Nafarroaren Eguna apirilaren 30ean izanen da Baigorrin

Kartsuki, alaiki, herria eraiki! lelopean antolatu du Basaize elkarteak eguna, "mugak hausteko" eta mugaren bi aldeetako euskaldunak batzeko.

Iruñean 30 kilometro orduko abiadura ezartzea proposatu du Aranzadik

Euskalerria Irratia 2017-04-20 08:41   Gizartea  Nafarroa

Iruñean 30 kilometro orduko abiadura ezartzea proposatu du Aranzadik

Bide bakarreko kaleetan jada 30 km/h muga dago, beraz, hiriko autopistetan murriztuko litzateke abiadura muga.

Azken auto harrapatzeari erantzunez elkarretaratzea antolatu du 8-80 plataformak

Azken auto harrapatzeari erantzunez elkarretaratzea antolatu du 8-80 plataformak

Euskalerria Irratia 2017-04-20 08:24   Gizartea  Nafarroa

Iruñeko Sadar kalean auto batek 63 urteko emakume bat harrapatu ostean, protesta elkarretaratzea eginen du 8-80 plataformak gaur, 19:30ean, Navarra Arenaren aurrean.

Altsasuko auzia Nafarroako Audientziak har dezala aldarrikatu dute berriz ere gurasoek

Euskalerria Irratia 2017-04-19 14:24   Gizartea  Nafarroa

Altsasuko auzia Nafarroako Audientziak har dezala aldarrikatu dute berriz ere gurasoek

Bi astetik behin elkarretaratzea egiten du Altsasu gurasoak plataformak, herri eragileekin batera, gazteak Nafarroan epai ditzaten aldarrikatzeko. Gaur, pentsionistekin batera egin dute.

'Emakume abertzaleen topaketa feministak' Berriozarren eginen dituzte

Euskalerria Irratia 2017-04-19 14:02   Gizartea  Nafarroa

Indar bat gara gu lelopean eginen ditu jardunaldiak Euskal Herriko Bilgune feministak, maiatzaren 6an, botere(tze) feministaren inguruan eztabaidatzeko xedez.

Babesgabe dauden 1.446 adin txikiko artatu ditu Nafarroak

Babesgabe dauden 1.446 adin txikiko artatu ditu Nafarroak

Euskalerria Irratia 2017-04-19 08:49   Gizartea  Nafarroa

Eskubide Sozialetako sailak jaso ditu. Krisia hasi zenetik, erabiltzaileak %66 handitu dira.

Bost milioi euroko ondarea deklaratu zuten 2016an 243 nafarrek

Euskalerria Irratia 2017-04-19 08:30   Gizartea  Nafarroa

Bost milioi euroko ondarea deklaratu zuten 2016an 243 nafarrek

Errenta aitorpenaren kanpaina martxan dagoen honetan, diru bilketa geroz eta txikiagoa dela jakinarazi dute, batez ere UPNren eta PSNren erreformaz geroztik.

NUPek irailaren 4an hasiko ditu heldu den ikasturteko klaseak

Euskalerria Irratia 2017-04-19 08:04   Gizartea  Nafarroa

NUPek irailaren 4an hasiko ditu heldu den ikasturteko klaseak

Irailaren 1ean, ostirala, lehenengo ikasmailako ikasleek Ongietorri Jardunaldian parte hartuko dute, eta han beren unibertsitate bizitzarako erabilgarria den informazioa jasoko dute

Etxe kaleratzeak geratu eta bidezko alokairuak sustatzeko lege proposamena aurkeztu du Plataformak

Euskalerria Irratia 2017-04-18 13:47   Gizartea  Nafarroa

Etxe kaleratzeak geratu eta bidezko alokairuak sustatzeko lege proposamena aurkeztu du Plataformak

Maiatzaren 14an hainbat alderdik Etxe Kaleratzeen Kontrako Plataformak prestaturiko legea aurkeztuko dute Madrilen. Gas, ur eta argi horniketak bermatzea eta etxebizitza soziala sustatzea bultzatuko du, besteak beste.

San Kristobal espetxetik 1938an ihes egindako zazpi lagunen gorpuzkinak aurkitu dituzte Burutaingo hobian

Euskalerria Irratia 2017-04-18 09:30   Gizartea  Nafarroa

San Kristobal espetxetik 1938an ihes egindako zazpi lagunen gorpuzkinak aurkitu dituzte Burutaingo hobian

Aranzadi Zientzia Elkarteko lantaldeak hilaren 12tik 13ra egin zituen gorpuzkiak ateratzeko lanak.