Antsoaingo Ezkaba Eskolatik egin dugu Metropoli Forala irratsaioa

Pello Argiñarena Urriza 2023 aza 17 Ezkabapea

Euskalerria Irratiko goizeko magazina Antsoaingo Ezkaba Ikastexe Publikotik egin dugu, gaur. Bertako komunitateko lagunak, ikasle, irakasle eta herritarrak inguruan genituela osatu dugu, Metropoli Forala irratsaioa. Lehen Hezkuntzako 6. mailako ikasleak, ikastetxeko Zuzendaritzako kideak, praktiketan dabiltzan magisteritzako ikasleak, herriko alkatea, Udaleko Euskara teknikaria, Txokogorri eta Harri Kulunka elkarteko ordezkariak eta Beñat Villanueva biologoa izan ditugu gure mikrofonoetan.