Iruñerriko Euskaldunon Agerkaria

Euskalerria Irratia Iruñerriko irrati euskaldun eta independentea da, Iruñerriko euskaldun jendeak sortua eta kudeatua.

Honako hau Euskalerria Irratiaren agerkari digitala da. Irratiaren edukiak zabaltzeaz gain, Iruñerriko albisteen berri ematen du, eta Iruñerriko euskaldunei topagune digitala eskaintzen die.

Komunitatearen komunikabidea

Euskalerria Irratia eta haren agerkaria ez dira hedabide soilak baizik eta komunikabideak, bi norabidetan: Iruñerriko euskaldun komunitateari informazioa eskaintzeaz gain, komunitate horrengandik informazioa jasotzen dute, eta komunitateko kideei elkarrekin komunikatzeko aukera eskaintzen diete, euskaldunak sakabanaturik bizi diren gurea bezalako eskualde batean.

Tokiko programaziorik zabalena

Komunitate ahaltsu eta eskuzabal batek egiten du posible Euskalerria Irratiaren proiektu komunikatiboa. Euskalerria Irratia Elkarteak 1.000 bazkide ditu, urtero eskuzabalki kuota ordaintzen dutenak. Eta proiektuak baditu, halaber, ehunka iragarle fidel.

Irratiaren programazioan 200 kolaboratzailek hartzen dute parte, boluntario moduan. Horiei esker, Iruñerrian beste inork baino tokiko programazio zabalagoa eskaintzen du (irrati erdaldunak barne): astean 40 ordu baino gehiago.

Horrek plusa eskaintzen die Iruñerriko euskaldunei, informazio eta iritzi askotariko eta ugariak jasotzeko aukera ematen baitie, eskualdeko panorama informatibo hertsiaz harago.

Egitasmo honetan bidelagun izan nahi baduzu, hemen duzu bazkide bihurtzeko aukera.