Euskalerria Irratiaren programaziotik eratorritako bideoak
Ahotsa.infok hamar urte egin ditu
Ikustekoak

2014. urtean sortu zen. Xede nagusia, herri mugimendutik sortutako ekintzak eta ekimenak iruditan jasotzea izan da. Hala esan digu Miguel Angel Llamas ‘Pitu’ kazetariak. Bere esanetan, irudiak grabatzea, jasotzea, zabaltzea eta gordetzea oso garrantzitsua da. Batetik, herritarren artean informazioa banatzeko eta bestetik, boteredunen gehiegikeriak agerian uzteko. Hamargarren urtemuga ospatzeko jai berezia eginen dute apirilaren 26an Txantreako Akelarre Tabernan.