Santa Ana plazaren etorkizuna herritarrek erabakiko dute

Euskalerria Irratia 2024ko api. 24a, 12:59

Plaza berrurbanizatzeko ideia lehiaketa parte-hartzailea eginen dute eta bihar izanen da lehen Saioa, arratsaldeko 18:30ean, Plazaran.

Iruñeko Udalak Iruña Biziberritzen sozietate publikoaren bitartez, Santa Ana plaza herritarrekin batera diseinatzeko prozesua aurkeztuko du bihar 18:30ean Plazaran. Alde Zaharreko toki adierazgarri bat berrurbanizatzeko ideia-lehiaketa abiatuko dute eta Horretarako auzokideen parte-hartzea nahi dute.

Santa Ana plazaren etorkizunari buruzko eztabaida 80ko hamarkadan hasi zen eztabaidari amaiera emanen diote urte beteko epean, prozesuak 2024ko apiriletik 2025eko apirilera bitarte iraungo du. Alde Zaharreko etxe arteko patio eta barnealdeko espazioak berreskuratzea proposatzen zuen asmo handiko plan baten baitan abiatu zen eztabaida eta apurka-apurka plaza moldatuz joan da bizilagunen ekimenez, espazioa berreskuratzeko.

Orain, berriz ere helduko diote proiektuari eta bi fase nagusi izanen dira. Lehenengo fasea udara amaitu arte eginen da eta ideiak proposatu eta eztabaidatuko dira bertan. Bigarrenean, proiektuak ezagutuko dira eta berriz ere ekarpenak egiteko aukera izango dute herritarrek, haien proposamenak kontuan hartu diren ebaluatzeko tartea izanik.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!