Julia Fernandez Zabaletari buruzko pastoralerako sarrerak, agortuta

Euskalerria Irratia 2024ko api. 24a, 08:48

Zaldiko Maldiko kultur elkartea ari da ikuskizuna ontzen eta dagoeneko agortu egin dira bi saioetarako sarrerak. Maiatzaren 4an (17:00etan) eta maiatzaren 12an (11:00etan) izanen dira emanaldiak San Frantzisko ikastetxe publikoko patioan. 

Julia Fernandez Zabaleta maistra euskaltzale, feminista eta abertzaleari buruzko pastorala prestatzen ari da Zaldiko Maldiko Elkartea. Iruñean emanen dute maiatzaren 4an eta 12an eta bi egunetarako sarrerak dagoeneko agortuak daudela jakinarazi dute. San Frantzisko ikastetxeko patioan emanen dute ikuskizuna. 

 

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!