1936ko gerraren aurreko urteetara egin dugu jauzi Falta zitzaiguna atalean. Zehatzagoak izateko, Bigarren Errepublika urteetara. Ordura arte, emakumeen presentzia esfera publikoan eskasa baino gehiago, ezdeusa zen. Bide urratzaileak, alta, egon ziren, eta horietako bi ezagutu ditugu Ana Diez de Ure musikarien eskutik: Pilar eta Petra Carrasquilla. Petra Carrasquilla piano jotzaile, kontzertista eta musika irakasle nafarra izan zen. Pilar Carrasquilla berriz,1931 eta 1932 urteetan Iruñeko Udalean kargu ofizial bat bete zuten emakume bakanetako bat, emakumeek kargu publikoetan sartzea ahalbidetu zuen errepublikako legedia ezarri zenean. Iruñeko Udal Musika Eskolako irakasle izan zen, hain zuzen ere.