Entzutekoak

Ipuinak, yoga, legoa eta psikomotrizitatea familian, Irauliko abenduko agenda

Euskalerria Irratia

Familian egiteko hainbat jarduera antolatu ditu Iraulik abendurako. Ohiko jarduerez gain, euskal dantza tailerra eta ipuin kontalariak ere izanen dira

Familiei zuzendutako euskarazko aisialdi eskaintzari aleak gehitzen jarraitzen du Iraulik, hilabetez hilabete. Jardueretako asko egonkortzen joan dira eta hurrengo hilabetean ere mantenduko dira. Abenduan, besteak beste, Goizane Ardanazek gidatutako Yoga familian tailerra, Discover Bricksek antolatutako Lego tailerrak eta Zuriñe Chocarroren psikomotrizitate gelak egonen dira. Baina ez dira jarduera bakarrak izanen. Abenduaren 12an, Jone Aretak gidatuta, Negua ipuinaren irakurketa eta arte laborategia eginen da, 2-5 urte bitarteko haurrentzat. Diana Arboniesek, La Crafeterak, kinusaiga teknika japoniarra erakusteko tailer bat ere emanen du, egun horretan bertan, arratsaldeko 17:00etatik 18:30era, kasu honetan 7 eta 12 urte bitarteko haurrentzat. Tailer hauetarako aurretiko izen-ematea beharrezkoa da eta Irauliren webgunearen bitartez egin daiteke. 

Baina doako jarduerak ere egonen dira abenduan. Alde batetik, abenduaren 19an Maria Sagastibeltzak gidatuko duen euskal dantzen ikastaroa egonen da, lehenengoz. Urtea bukatzeko, abenduaren 29an, Irakur dezagun Palestina kontalaritza saioa emanen du Maitane Perezek. Jarduera guzti hauen eta gainontzeko guztien inguruko informazio eta xehetasunak Irauliren webgune zein sare sozialetan aurkitu daitezke. 

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!