Susmatzen genuen, baina San Saturnino ez da oso umore alaieko tipoa, santua izan arren. Harekin hitz egiteko aukera izan dugu gaurko Berrikadak, Bigarren Solairuko harrikadak atalean, eta argi utzi digu zein aldera joanen litzateke bere botoa hauteskundeetan bozkatu ahal izango balu. Hori bakarrik ez, eta Iker Bengotxearekin batera errepasoa egin diogu hilabeteko albiste bitxienei... Eta Euskarafobia atalean Osakidetzako lan-eskaintza publikoko azterketetan egindako itzulpen exkaxei ere erreparatu diegu.