Entzutekoak

Nevenka edo biktimaren bakardadea

Euskalerria Irratia

Maria Castejonek Iciar Bollain zinemagileak 2024an egindako 'Soy Nevenka' filma ekarri du 'Genero fotogramak' atalera. Ostiralean Antsoaingo Antzokian eta datorren astetik aurrera Iruñerriko beste hainbat lekutan proiektatuko da filma, Emakumeen Kontrako Indarkeria Ezabatzeko Nazioarteko Egunaren harira

2000 urtean, Ponferradako 24 urteko zinegotzi Nevenka Fernandezek jazarpen sexuala eta laborala jasan zuen alkatearen aldetik. Bere inguruak, gizarteak eta komunikabideek arbuiatu arren, salatzea erabaki zuen, Espainain sexu- eta lan-jazarpenagatik itzal handiko politikari bat epaiketara eraman zuen lehen emakumean bilakatuz. Sona handiko kasua izan zen, zinemagintzatik modu, formatu eta ikuspegi desberdinetatik jorratu izan dena ordutik. Kasua erretratatzen azkena Iciar Bollain zinemagilea izan zen, 2024an plazaratu zuen Soy Nevenka filmarekin. 

Azaroaren 25eko Emakumearen Kontrako Indarkeria Ezabatzeko Nazioarteko Egunaren harira, filmaren inguruko hainbat zineforum eta proiekzio antolatu dira Iruñerrian, horietako lehena ostiral honetan bertan, Antsoaingo Antzokian, arratsaldeko 19:00etan. Zikloa, hain zuzen ere, Genero Fotogramak sekzioaren gidari dugun Maria Castejonek koordinatu du. 

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!