Abenduaren 2an Anaitasuna kiroldegiak hartuko du Nafarroako Bertsolari Txapelketako Finala. Oholtza gainean zortzi bertsolari. Harmailetan bi mila entzule. Bertsolariek eurek egin dute Nafarroan euskara hutsez izaten den ekitaldi handienetakoaren aurkezpena. Eneko Lazkoz, Jones Illarregi, Josu Sanjurgo, Julio Soto, Saats karasatorre, Saioa Alkaiza, Sarai Robles eta Xabat Illarregi izanen dira bertsotan. "Inoizko finalik onena izanen da; mailari dagokionez ere gorena", adierazi dute.