Nafarroako Bertsolari Txapelketa 2023

Bittori Elizalde: "Pozgarria da NBT-ren finalean bi emakume egotea"

Miren Mindegia 2023ko aza. 20a, 17:37

Urduritasuna eta tentsioa nabarmenak izan ziren larunbatean Lesakan jokatu zen Nafarroako Bertsolari Txapelketako hirugarren eta azken finalaurrekoan

Nafarroako Bertsolari Txapelketako finalaren atariko azken saioa jokatu zen larunbatean Lesakako pilotalekuan. Abenduaren 2an Anaitasunan jokatuko den finaleko zortzikotea argituko zuen saioa izanik, zirrara nabarmena zen bai publikoan baita bertsolariengan ere. Urduritasunak urduritasun, Joanes Illarregi nagusitu zen, 525,5 punturekin, finalerako zuzeneko pasea eskuratuz. 

Haren atzetik gelditu ziren Eneko Lazkoz, 521,5 punturekin; Josu Sanjurjo, 492,5ekin; Eki Mateorena, 458 punturekin; Mikel Lasarte, 453,5ekin eta Beñat Astiz, 401 punturekin. 500 zalek lepo bete zuten herriko pilotalekua eta hantxe egon zen Bittori Elizalde bertsolaria ere. Elizalderen iritziz, saioa hotz hasi bazen ere, girotzen joan zen aurrera egin ahala. 

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!