Tiro poligonoarekin segitu nahi dute UPN, PSN, PP eta Vox-ek

Euskalerria Irratia 2026ko maiatzaren 13a

Espainiako Gobernuak eta Bardeako Komunitateak indarrean duten hitzarmena ez berritzearen alde azaldu dira EH Bildu, Geroa Bai eta Contigo Zurekin. Proposamen horixe egin dute, ez dezan Espainiako Armadak Bardea erabili bonbak jaurtitzeko. Aldiz, une hauetan gehiengoa duten UPN, PSN, PP eta VOX ez datoz bat Bardeako tiro poligonoa desegitearekin.

75 urte beteko ditu Bardeako tiro poligonoak ekainaren 9an. Urteurren horren atarian eta 2028an hitzarmena berritu beharko dela-eta hasi dira gaia mahai gainean jartzen alderdi politikoak. Hitzarmena ez berritzearen alde azaldu dira EH Bildu, Geroa Bai eta Contigo Zurekin. Proposamen horixe egin dute, ez dezan Espainiako Armadak Bardea erabili bonbak jaurtitzeko. Aldiz, une hauetan gehiengoa duten UPN, PSN, PP eta VOX ez datoz bat Bardeako tiro poligonoa desegitearekin.

Parke natural batean kokatua dago tiro poligono hori eta armadak 2.200 hektareatan egin ditzake maniobrak. 16 milioi euro ordaintzen dizkio Espainiako Gobernuak Bardeako Komunitateari urtero (KPIaren araberako igoerak izaten ditu, eta beraz, datozen urteetan 20 milioi eurora ere iritsi daiteke zenbateko hori) bonbardaketak egin ahal izateko. Entrenamendurako eremu bakarra da Europa osoan.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!