Ikustekoak

Iñigo Otxoa (Sortzen): "Euskararen normalizazioa eta zabalpena dira euskal eskola publikoaren erronkak"

Miren Mindegia 2026ko maiatzaren 12a

'Ele bat, milaka kolore' lemapean, maiatzaren 17an Sortzen Jaiaren edizio berria eginen da Iruñean, Takonerako parkean. Egun osoko egitaraua izanen da, eta ez dira faltako kontzertuak, kalejira, umeentzako jolasak, bazkaria, herri kirolak eta, orokorreak, giro ona, euskal eskola publikoa aldarrikatzeko. 

Sortzen Elkarteak Takonera parkean, Iruñean, maiatzaren 17an, igandean, ospatuko du euskal eskola publiko berriaren aldeko jaiaren edizio berria, Sortzen Jaia 2026. Azken hilabeteetan D eredu publikoko Guraso Elkarte eta norbanako guraso eta langile bolondresei esker egitarau zabal bat prestatu dute. Euskara, Sortzenek egiten duen lana eta ikas-komunitate ezberinen parte-hartzearen izaera boluntarioa jaiaren ardatzean jarri nahi dute.

Egun osoko egitaraua izanen da, kontzertuak, kalejira, umeentzako jolasak, bazkaria, herri kirolak eta, orokorrean, giro ona protagonista izanen dituena, Iñigo Otxoa Sortzeneko koordinatzaileak azpimarratu bezala, euskal eskola publikoa aldarri izanen duena. Sortzen Elkarteak D eredukoak diren eskola publikoetako hezkuntza komunitateko kideak saretzen ditu: Guraso Elkarteak, familiak, hezitzaileak, langileak… "Sarea indartzea izango da igandeko helburua, elkartea eta ospatzea, bidean aurrera jarraitzeko". Elkartearen zeregina ikustarazteko, Sortzen Puntuan eta jaiaren momentu ezberdinetan Sortzenek jorratzen dituen proiektuen berri emanen da, besteak beste, Euskararen Normalizazio Planak, Jauzi.eus proiektua edo SOS Arrazakeria GKE-arekin jorratzen hasi diren Denon eskola, guztiondako euskara ekimena. 

<div class="tk-photoinfo"><a href="/argazkia/35071"><img src="https://euskalerriairratia.tok-md.com/argazkiak/hgh/cache/WhatsApp_Image_2026-05-04_at_07.48.42_tokikom_700x700.jpeg"></a><div class="tk-photofooter"></div></div>

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!