Fiskaltzara eramanen du Osasunbideak sexu jazarpena salatu zuen langile baten kasua

Euskalerria Irratia 2026ko maiatzaren 13a

Fiskaltzara bideratu du Osasunbideak Ospitale Unibertsitarioko goi kargu batek osasun profesional bati egindako sexu jazarpen kasu bat. Ikerketa batzordeak ondorioztatu du badaudela jokaera batzuk delitu zantzuak jaso ditzakeenak. 50 pertsonari egin die galdeketa gertaera horien inguruan eta txostena osatu du.

Nafarroako Ospitale Unibertsitarioko langile baten salaketa publiko egin zenean Osasunbideak zabaldu zuen ikerketa sexu jazarpenaren salaketa aztertzeko. Txosten batean jaso ditu ikerketaren emaitzak eta delitu zantzuak egon daitezkeela susmatuta fiskaltzara bideratzea erabaki du. Horrez gainera, ikertutako medikuari administrazio arlotik disziplinazko prozedura ezarriko zaiola ere jakinarazi du Osasunbideak.

Pasa den abenduan jarri zuen salaketa ospitale unibertsitarioan lan egiten duen profesional batek jasaten ari zen jazarpenaren kontra. Salaketa Cristina Fallaras kazetariaren bidez egin zen publiko sare sozialetan. Irakur zitekeen Osasunbidean lan egiten zuen goi kargu bat zela langile askori sexu jazarpena egiten ari zena eta salatua zuela hori Lan Arriskuen Prebentziorako  arloan. Salaketa hori publiko egin ondoren Ikerketa abiatu zuen osasunbideak. 

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!