Alde Zaharreko auzo mugimenduaren historia liburu batean bilduko dute

Euskalerria Irratia 2021ko abu. 16a, 10:38

Auzolanean, historia idatziz proiektuaren helburua Iruñeko Alde Zaharraren memoria bizia ezagutaraztea eta auzokoek nahi duten auzoan aurrera egiten jarraitzea da. Finantzaketa kolektiboko prozesua martxan jarri dute. 

Auzolanean, historia idatziz proiektuarekin Iruñeko Alde Zaharreko auzo mugimenduaren 40 urte baino gehiagoko historia ikertu eta berreraiki nahi dute, auzokide ohien ezagutzari balioa emanez, baita biztanle gazteenei eta auzoko "populazio berriari" ere. Auzoaren historia, inplikazio kolektiboaren bidez, memoria bizi hori erreskatatzen duen eta, aldi berean, gogoeta egiteko eta etorkizunera begiratzeko balio duen liburu bat egin eta argitaratzean gauzatzen dena.

Proiektua duela bi urte hasi zen, Alde Zaharreko gizarte eta kultura ondare immateriala berreskuratu, aztertu eta zabaltzeko interesa zuen talde eragile baten sorrerarekin. Alde Zaharra auzo elkartearen eta, oro har, Iruñeko gizarte mugimenduen 1976-2021 urteetako mugarri garrantzitsuenen inguruko etengabeko ikerketa egiten ari dira, aldi horri buruzko informazio posible guztia biltzen eta aztertzen.

Liburua egin ahal izateko, crowdfunding edo finantzaketa kolektiboko prozesu bat martxan jarri dute, goteo.org webgunearen bitartez.

Hauek dira proiektuaren helburu nagusiak:

• Gazteen eta Alde Zaharreko bizilagun berrien parte-hartze aktiboa sustatzea eta babestea, auzoko kultura ondare immateriala berreskuratuz eta ikusaraziz. Gizarte sareko erakundeekin eta auzoko antzinako auzokoekin harremanetan jartzea erraztea.

• Azken 45 urteetan Alde Zaharreko gizarte eta kultura ondare immateriala berreskuratu, aztertu eta zabaltzea, auzotarren eta auzo mugimenduaren lana balioetsiz.

• Auzoko kide izatearen sentimendua indartzea, Alde Zaharreko eraldaketa prozesuetan gizarte sareak eta herritarrek duten eginkizuna aztertuz, eta auzoaren nortasuna berreguneratuko duten partaidetza eta bizikidetza esparru berriak sustatuz.

Proiektu honen talde eragilea adin, profil eta esperientzia desberdinetako pertsonek osatzen dute, besteak beste, komunikazioan, hezkuntzan, soziologian edo elkarte-mugimenduan dihardutenak. Zehazki, Helena Bengoetxea, Txutxin Almingol, Joxe Antxordoki, Ruben Marcilla, Ivan Pastor eta Ana Velasco dira.

Finantzaketa kolektiboaren bidez, gutxienez 10.500 euro lortzea dute helburu, eta gehienez 158.500. Oraingoz, 560 euro lortu dituzte, eta 40 egun falta dira.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!