Etxerik gabeko pertsonei bero-boladan arreta emateko protokoloa aktibatu du Udalak

Euskalerria Irratia 2025eko abuztuaren 7a

Trinitarioen parkeko Etxerik Gabeko Pertsonentzako Arreta Zentroa.

Lehenengo aldiz, Iruñeko Udalak proiektu pilotua jarriko du martxan eta beroari aurre egiteko protokoloa aktibatuko du. Etxerik Gabeko Pertsonei Laguntzeko Zentroan zortzi plaza gehiago eskaini eta egonaldiak luzatuko dituzte.

Lehen aldiz, Iruñeko Udalak bero-boladak irauten duen bitartean etxerik ez duten pertsonei arreta emateko jarduera protokoloa jarri du martxan. Unean uneko neurriak aplikatu beharrean, protokolo bat finkatu nahi dute.

Proiektu pilotua izango da momentuz, eta etorkizunean, baliabide-sistema hori Bazterkeria Handiko Programa arautzen duen Ordenantzara eramango da, eta araudi horrek, gaur egun, hotz-boladak bakarrik hartzen baititu kontuan.

Muturreko tenperaturen egoera gertatzen denean, eta Nafarroako Gobernuak hala ezartzen duenean, Udalak, etxegabetasun-egoeran dauden pertsonei hurbilagotik jarraitzeko, baliabideak aktibatzen ditu. Besteak beste, Etxerik Gabeko Pertsonentzako Arreta Zentroko edukiera 50etik 58 plazara handituko dute. Eta zentroan dauden pertsona ibiltariei edo erroldatuta ez daudenei egun bat luzatuko zaie egonaldia, hala eskatzen badute; beste herri batzuetara joateko aukera ere eskainiko zaie.

Lehentasuna emango zaie egoera ahulean dauden pertsonei: adingabeak, gaixo dauden pertsonak, 65 urtetik gorakoak eta bakarrik dauden emakumeak. Adingabeak kalean dituzten eta hirian erroldatuta dauden familien kasuan, gizarte-zerbitzuek beste egoitza-baliabide batzuk jarriko dituzte eskura. 

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!