"Arazoa lekualdatzea erabaki du Hezkuntza Departamentuak. Uharten hasiko omen du irakasle horrek ikasturtea. Eta gu ez gaude prest gure seme-alabak tratu desegokia eta errespetugabea eskaintzen duen norbaitekin uzteko", adierazi du Urko Eslaba Adot Zumedia Guraso Elkarteko kideak. Prest daude ikasturte hasieran protesta egiteko: "Ikasleak gelara ez eramateko prest gaude ez badira gauzak aldatzen", esan du. Epe laburrean ez dute irakasle hori Uharteko Virgen Blanca ikastetxean egoterik nahi, baina ez dute uste irtenbidea "arazoa" tokiz aldatzea denik. "Hezkuntza departamentuari igorri diogu bilera batean elkartzeko gure nahia, baina erantzunik oraindik ez dugu jaso", azaldu du. Urko Eslabari Euskalerria Irratian egindako elkarrizketa argazkian klik eginda entzun daiteke.