Igor Lantz: “Prebentzioa lantzen ari gara gaztetxoak zaletu ez daitezen joko eta apustuekin“

Euskalerria Irratia 2025eko abuztuaren 7a

Nafarroako Gazteriaren Institutuak eta Aralar Elkarteak gazteen ludopatiari buruzko ‘escape room’ edo ihes gela bat antolatu du. Jokoarekiko adikzioaz eta arriskuez ohartarazteko abentura bat da. Amonari balio handiko gauzak lapurtu dizkiote. Zalantzak eta kezkak piztu dira. Nor da lapurra? Zer ostu diote? Non gorde dute ebatsitakoa? Igor Lantz aktorea eta Saioa Yeregi izan ditugu irratian ludopatiaz solasean.

Toki itxi batean pertsona talde bat sartzen da. Hainbat duda argitu beharko dute aurrera jarraitzeko eta gelatik iateratzeko. Denbora mugatua dute. ‘Deskontrola’ izeneko ihes gelaren bitartez jokuen eta apustuen arriskuaz prebentzioa landu nahi dute gazteen artean. Nafarroako hainbat herritan egin dute ihes gela. Iruñean irailaren bigarren astean izanen dira.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!