40 pertsonak joan beharko dute Cerdan auziaren ingurumarian parlamentuan abian den ikerketa batzordera

Euskalerria Irratia 2025eko abuztuaren 6a

Ikerketa batzordea bildu zen atzo bigarrenez parlamentuan.

Eskatutako informazio guztia (99 txosten, besteak beste) irailaren 15a baino lehen eskuratu beharko dute, egun horretatik aurrera 40 pertsona horiek azalpenak emateko epea iritsiko baita: Santos Cerdan PSOEko Antolakuntza idazkari ohia, Koldo Garcia Huarte zinegotzi eta eskolta ohia eta Antxon Alonso Servinabarreko arduraduna, Nafarroako Gobernuko hainbat kargudun ohi eta agintari, baina ez Uxue Barkos lehendakaria eta Maria Txibite.

Nafarroako Parlamentuan alderdietako taldeek aurkeztutako lan planak aztertu dituzte Cerdan auziari buruzko ikerketa batzordean, eta 99 txosten eta informazio eskaera onartu dituzte. Irailaren 15era arteko epea izanen dute erakundeek parlamentuak eskatutako informazioa bidaltzeko. Bestelakoak ere zehaztu dituzte, esaterako, "urriko bigarren hamabostalditik aurrera" hasiko direla ikerketa batzorde horretatik pasatzen euren azalpenak ematera deitu dituzten 40 pertsonak. Zehazki, agerraldiak urriaren 14an hastea espero dute. Horretarako, astearteak eta asteazkenak egokituko ditu parlamentuak. Atzo, Irati Jimenez batzordeko lehendakariak azaldu zuen irailaren 24ko saioan zehaztuko dela agerraldien ordena. Batzordearen helburua da Cerdan auzian aipatu diren enpresei Nafarroan azken lau legealdietan adjudikatu zaizkien herri lan guztiak ikertzea.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!