Glovo etxez etxeko banaketa enpresako langileek ordezkaritza sindikala aukeratzeko aukera izango dute ostiral honetan, Espainiako lehen hauteskunde sindikalak bihar izango dira Iruñean.
Guztira 286 pertsonak izango dute botoa emateko eskubidea hauteskunde hauetan, eta 13 ordezkari sindikal aukeratuko dituzte. Ostiral honetako 08:30etik 14:30era egin ahal izango dute.
CCOOek, bere aldetik lan eredua garraioaren barruan sartzea proposatuko du, "sektoreko hitzarmenak etorkizuneko negoziazioetan 'zoru' negoziatzaile gisa joka dezan". Gainera, sindikatuaren iritziz, “ibilgailuak enpresaren kontura joan behar du, lana egiteko ezinbesteko materiala baita".
Isunak isun, langileen baldintzak deus gutxi hobetu dira eta hauteskunde hauek “enplegatuen duintasunean" mugarri izango direla uste du CCOOk.
Astelehenetik aurrera, hauteskundeen akta itxi ondoren, plantillak hitzarmen bat eskatu edo bere hitzarmena negoziatu ahal izango du. Esate baterako, ordutegiak egokitu ahal izango dituzte langileek eta egutegi bat osatu. Langabeziarako eskubidea, kaleratzeen kasuan kalte-ordaina jasotzeko eskubidea, kontratuen egonkortasuna, amatasuna edota erretiroa izango dira mahai gainean jarriko dituzten bestelako abantailak.