Boluntariotza orduak kreditu bilakatzen ahalko dituzte NUPeko ikasleek

Maialen Huarte Arano 2025eko abuztuaren 6a

Begoña Alfaro eta Begoña Perez atzo hitzarmena sinatzen.

Lankidetza hitzarmena sinatu zuten atzo Nafarroako Unibertsitate Publikoak eta Gazteriaren Nafarroako Institutua. Boluntariotzan egindako orduak elkartasunarekin lotuak edo kooperazioan emandakoak baliagarriak izanen dira hezkuntza arautuan kredituak eskuratzeko. Akordioa Eman kreditua zure elkartasunari programaren esparruan gauzatu da.

Nafarroako Unibertsitate Publikoko ikasleek kredituak baliozkotu ahal izanen dituzte boluntario egindako lanengatik. Modu horretan, hezkuntza arautuaren eta ez-arautuaren artean lotuneak sortu nahi dituzte.Lankidetza hitzarmena sinatu zuten atzo NUPek eta Gazteriaren Nafarroako Institutuak boluntariotzan egindako orduak elkartasunarekin lotuak edo kooperazioan emandakoak baliagarriak izan daitezen hezkuntza arautuan kredituak eskuratzeko.

Akordioa Eman kreditua zure elkartasunari programaren esparruan gauzatu da. Ekimen horrek ikaskuntza ez-formala eta gizarte-erantzukizunen, herritarren parte-hartzearen eta gizarte-konpromisoaren balioetan oinarritutako prestakuntza sustatuko ditu. Begoña Alfaro izan zen hitzarmenaren sinadura ekitaldian: "Une hauetan 25 ikasle ari dira Urbasa-Handian ibilbideak eta monumentuak seinaleztatzen eta beste horrenbeste gazte Bera inguruan dabiltza frankismo garaian eraikitako bunkerrak garbitzen eta informazioa eskuratzen". Horiek guztiek egiten dituzten lan horiengatik kredituak baliozkotzeko eskatu dezakete. 

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!