Jakiunde, zientzia, arte eta letren akademiak, Nafarroako Unibertsitate Publikoarekin batera beldurraren gaia ikuspegi eta adierazpen ezberdinetatik aztertuko du. Solasaldietan dementziaren, heriotzaren, minbiziaren edo gerraren beldurrari buruz hitz egingo dute, beste gai baztuen artean.
Hitzaldietaz gain, bestelako kultur-proposamenak ere egongo dira. Haien artean, saguzarren gaua, ilunabarreko ibilaldia, Uxue eta San Martin de Unx herrietan barnako bisita gidatuak edota musika emanaldiak.
Jakeline Barker, Jakiunde elkarteko idazkaria, gurera hurbildu da ikastaroetaz eta aurtengo programazioaz hitz egiteko.