UEUk prest du udazkeneko ikastaroen eskaintza

Miren Mindegia 2024ko ira. 10a, 11:27

Izen-ematea zabalik dago Iruñean eta Eibarren, online eta presentzialki eginen diren ikastaro sortarako

Udazkenerako eskaintza zabala prestatu du Udako Euskal Unibertsitateak. Ohikoa den moduan, bi multzotan banatzen dira ikastaroak: berezko eskaintza eta Nafarroako Gobernuarekin duen hitzarmenari esker doakoak izanen diren ikastaroak. Formatuari dagokionez, online eta presentzialki egiteko aukera egonen da, eta aurrez-aurrekoak direnen artean, Iruñean zein Eibarren emanen dira. 

Edurne Koch UEUko ordezkariak zehaztu digu aurtengo eskaintza

  • Proiektu bidezko metodologiak. Online
  • Gatazken kudeaketa, komunikazio ez bortitza eta pentsamendu sistemikoaren ikuspegitik Iruñea
  • Artea eta Teknologia. Online
  • Sare sozialetan heziz, ziberbizikidetza eraikiz. Online
  • Arreta gabeziaren nahasmendua hiperaktibitatearekin (AGNH) duten pertsonei arreta. Online
  • Ikasleak ahalduntzea ikastetxeko proiektuetan. Online
  • Jolas Kooperatiboak. Iruñea
  • Osasun mentala sustatzea eskola-testuinguruan. Eibar
  • Sukaldaritzaren bidez zientzia irakasten. Iruñea
  • Doluaren Kudeaketa Eskola Testuinguruan: Orientatzaileen Prestakuntza. Eibar
  • Musika, gorputz mugimendua eta adierazpena. Iruñea

Nafarroako Gobernuak diruz lagundutako ikastaroei dagokienez, edonork egin ditzake, baina unibertsitatean ikasten dabiltzan ikasle nafarrek izango dute lehentasuna.

Doakoak izateaz gain, Nafarroako Unibertsitate Publikoak (NUP) kredituak emango dizkie ikasleei eta Nafarroako Gobernuko Hezkuntza Departamentuak ere, irakasleen etengabeko prestakuntza gisa homologatu ditu.

  • Sexu-hezkuntza lantzen haur hezkuntzan eta lehen hezkuntzan. Online
  • Adimen artifiziala hezkuntzan: irakasleen konpetentzia digitala aberasten. Online
  • Bideogintza hezkuntzan .Online
  • Eskola feminista: Oinarriak lantzen eskola eremuan. Online
  • Oinarrizko braillea ikasteko ikastaroa. Iruñea
  • Irakurketa, idazketa eta kalkulua: zailtasunak azaleratzen direnean. Online

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!