Ales Mimentza (Zizur Nagusia): "Ez gatoz bat epaiarekin; euskararen aurkakoa da"

Maialen Huarte Arano 2024ko ots. 1a, 10:05

Zizur Nagusiko udaleko obretako langileen lanpostu bati profil elebiduna kendu dio Nafarroako Auzitegietako epai batek. Horren aurrean, elkarretaratzea antolatu dute otsailaren 8rako Justizia epaitegiaren parean 17:30ean. Zizur Nagusiko Euskara taldea, Behatokia, Euskal Herrian Euskaraz eta  ELA, LAB eta Steilas sindikatuak zein Zizurko EH Bildu eta Geroa Bai ere agertu dira erabakiaren kontra. Zizur Nagusiko Udala ere izanen da protestan: "Ez gaude ados erabakiarekin", esan du Ales Mimentza Ogasun eta Garapen Ekonomikoko zinegotziak. 

Joan den astean ezagutu genuen epaitegiek hartutako erabakia: Zizur Nagusiko Udaleko obretako langileen lanpostu bati profil elebiduna kendu zaio. Horren aurrean elkarretaratzea antolatu dute otsailaren 8rako 17:30ean. Zizur Nagusiko Euskara taldea, Behatokia, Euskal Herrian Euskaraz eta  ELA, LAB eta Steilas sindikatuak zein Zizurko EH Bildu eta Geroa Bai ere agertu dira erabakiaren kontra. Zizur Nagusiko udala ere Justizia Auzitegiaren parean izanen da. Ales Mimentza Ogasun eta Garapen Ekonomikoko zinegotziak uste du eskakizun bat kentzearekin euskarari egiten diola kalte. "Ez gaude ados erabakiarekin. TANek arrazoi eman zigun bere garaina, orain, Udalari kostuak ezartzen dizkio eta eskakizuna kendu", adierazi du. Minduta eta haserre ere sentitzen dira: "Herritarrek badute eskubidea udalera euskaraz zuzentzeko eskubidea badutela dio sententziak, ez ordea, euskaraz erantzunak jasotzeko. Ulertezina da", gaineratu du. 

Euskararen aldeko mozioa eraman zuten berriki osoko bilkurara EH Bildurekin batera. Uste dute, hizkuntza gutxitua den aldetik, euskararen ezagutza eta erabilera bultzatu egin behar dela: "Modu orekatu batean, transbertsal, progresibo eta adostu batean egin behar dela uste dugu", adierazi du. 15,7 milio euroko aurrekontua onartu du Zizurko Udalak. Euskarari dagokionez, euskara eskaintza handitu egin nahiko lukete, kalitatez eta kantitatez. Ikastetxeekin batera ikerketa soziolinguistikoa ere egin nahi dute.

 

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!