Goizean ikusi dituzte pintaketak Beterri peñakoek haien egoitzaren paretetan: Viva Franco y España irakurri dute. Ez da kasualitatea izan, uste dute. Izan ere, festetan murgiltduta daude egunotan eta jaien aurretik iragarri zuten ez zirela txupinazoan izanen udalak "politizatu" egin zuelako ekimena. Txarangarekin eta pankartekin sartu ohi dira txupinazoaren ekitaldira peñako kideak, baina horixe oztopatu die auren UPNren gidaritzapean dagoen udal taldeak.
Beterri peña Tuterako kolektyiboen artean aktiboena da festa giroan eta urtean egitarauak prestatu eta ekimenak bultzatzen. Bere kideen artean askotariko bizilagunak daude. Guztien artean ekimen kulturala, kontzertuak, haurrentzako programazioa eta beste antolatu ohi dituzte. Euskaraz eta euskararen aldeko ekimenak ere bultzatzen dituzte, ez bakarrik Tuteran baizik baita Erribera osoan ere.
Cara al sol, iaz
Aspaldian ez ziren halako pintaketak ageri Tuteran. Gogoratu behar da dena dela, iazko Santa Anaren jaien ingurumarian zezen plazatik ateratzen ari zirela zenbait gaztek Cara al sol kantatu zutela eta legezkoak ez diren Espainiako konstituzio aurreko banderak atera zituztela. Herritar batek udalean instantzia bat sartu zuen Memoria Historikoaren Legea bete zedila eskatzeko, baina oraindik ez du erantzunik jaso.